Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nekaldi 1 iz Jesu Kristok hil aurreko egunetan pairatu zituen nekeak eta oinazeak. ik pasio 2.

Jesusen jaiotza, nekaldi, piztuera eta igokundeko misterioak begiratuz eta bereganatuz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 74. orr.

Jesusen gurutzean, nekaldian eta heriotzan, jotzen du bere gailurra, Jesusek, bere borondatea Aitaren borondatearen baitan jarriz, bere burua opari eskaini zuenean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 31. orr.

Pazko-afaria eta nekaldia. Elizen arteko biblia   Lk 22,1 tit

Kontura gaitezen anaia guztiok, bere ardiak salbatzearren gurutzeko nekaldia jasan zuen Artzain onaz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 123. orr.

Senti dezadala bizi naizen bitartean, ariman eta gorputzean, ahal den neurrian, zuk, Jesus ezti horrek, zeure nekaldi ikaragarriko orduan sentitu zenuen oinazea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1089. orr.

Jesusek bere nekaldi-piztuerak lehenengoz iragarri. Elizen arteko biblia   Lk 18,31 tit

Gurutze-bideen adibidea aipatzen du, elizetan Kristoren nekaldia irudikatuz egon ohi diren hamalau irudizko sekuentziak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 212. orr.

2 irud/hed

Tammuz eta Atis eta Adonis eta Osirisen nekaldietan Jesukristoren Nekaldiaren iragarpena suma genezake. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 106. orr.

San Verekundo soldadu eta martiriaren nekaldia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1157. orr.

San Sebastian martiriaren nekaldiari buruzko estanpa sepia bat. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 59. orr.

2 Jesu Kristoren nekaldia gaitzat duen oratorioa.

Obra: 'San Joanen araberako nekaldia' BWV 245. Berria - Kultura   2006-04-12

Beste nekaldian, Mateorenean, musikak hitza gailentzen du, baina Bach-enean hitz taupadak gorputzetik zeharrarnasten ziren. Berria - Kultura   2006-04-12

Ebanjelariek aparteko lana bete zuen, Bachen nekaldi honetan hitzak duen garrantzia behin eta berriz azpimarratzen bere ahoskeran. Berria - Kultura   2006-04-12

3 neke edo oinazezko denbora. ik nekealdi; oinazealdi.

Gogoko zuen jendeari jakinaraztea nolako nekaldia zen kontzertu bat berarentzat. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 209. orr.

-Izan dinagu aski nekaldi. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 179. orr.

Hauxe bai nekaldia, Jauna, gaitza benetan, nekaldi latza. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 77. orr.

Jainkoaren izenean, amaituko al dituzu behingoz zure oloak, Wilmarth andereñoa, eta libratuko al nauzu nekaldi honetatik? Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus