Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nekarazi, nekaraz, nekarazten 1 du ad nekatzera behartu.

Zergatik nekarazi duzu jende hau guztia, geure artean inolako gerrarik ez dugularik? Elizen arteko biblia   1 M 12,44

Hartan barneratzen da, ostera, Irkutskeko bidea, hango istil, urmael, aintzira eta zingiren erditik igarotzen da, non eguzkiak jario osasun-galgarriak sortzen dituen, bidaztia nekaraziz eta maiz arrisku larrian utziz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 214. orr.

Pazientzia askorekin jokatuta, kontrarioa estu hartuta, nekarazita, pilota lau t'erdiko arrastoan behin eta berriz jarrita. Berria - Kirola   2004-11-21

Laino artean kea balitz bezala azaldu zen argia, geltokitik irtendakoan, begiak nekaraziz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 209. orr.

2 gogaitarazi.

Autoreari guztiz lotsagarri zaio irakurlea hain luzaz nekaraztea beheko klaseko jendeari buruzko kontuekin. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 39. orr.

Nekarazi egiten zaitu bere argudioekin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 305. orr.

Potter gaixoa nire esku dago, eta ez du inork nekarazi behar! Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 315. orr.

Gure gorputz galkorra arimarentzat zama da, lurrezko etxola honek berez kezkati den espiritua nekarazten du. Elizen arteko biblia   Jkd 9,15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espiritua nekarazten (3); nekarazten du (3); nekarazten zuten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus