Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oinaze 1 iz mina, bereziki bizia.

Adiskide ditugu, beraz, larrialdi eta estuasunak, lotsa eta irainak, oinaze eta tormentuak, martirio eta heriotza bidegabez eragiten dizkigutenak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 147. orr.

Bere oinaze eta gaitzen larriaz ahazteko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 726. orr.

Oinazeak dena betetzen zuen, nire zentzumenak, nire pentsamenduak. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 174. orr.

Aurrera jarraitzen zuen, karranpek eta oinazeek jota. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 21. orr.

Oinaze askorekin hil zen. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 53. orr.

Oinazea Matrix-en baizik ez dago, errealitatea dagoela uste dugun leku horretan baizik ez. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 51. orr.

Isilik joaten zen, hortzak gogor estuturik jatorri iluneko amorru, oinaze eta suhartasun baten eraginez, eta itsu-itsuan egiten zuen aurrera. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 31. orr.

Ezinezkoa da naturazko atseginak oinaze bihurtzea, gure naturak den bezalakoa dirauen arte. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 49. orr.

Neure buruari agintzen diodan plazerak nire oinaze guztiak leuntzen ditu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 24. orr.

Aberria oinaze zitzaidan eta sortetxea zorigaitz izugarri. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 217. orr.

Oinazeak orduak luze ditu. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 38. orr.

Zenbat oinaze jasan zezakeen gorputz batek egoera horretan? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 237. orr.

Oinazerik gabeko kauterizazioa. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 432. orr.

Oinazea ez pairatzea eta torturatzaileekin kolaboratzea aukeratzen baldin baduzu, ezin esan ahalako oinaze morala erosten duzu. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 65. orr.

Itxaropena gure poz eta oinaze. Jokin Urain   «Errotarria» - 135. orr.

Oinazez txikitzen nengoen, baina ez nuen negarrik egin. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 22. orr.

Eskuineko hankan milioika ziztada sentitzen nituen, oinazearen oinazez, armada oso bat zaldiz nire gainetik igarotzen ari balitz bezala. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 10. orr.

Oso oker zenbiltzake Jainkoaren seme-alaba izan nahi bazenu baina oinaze-minik gabe. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 28. orr.

2 (aditzaren objektu gisa)

-Ba al duzu oinazerik? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 220. orr.

Oinazea arindu oinazean bizi denari, eta poza areagotu pozik bizi denari. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 34. orr.

Igurtzi egin nuen larrua bixi-bixi zauriaren ondoan, eta oinazea ematu egiten zela iruditu zitzaidan. Txillardegi   «Putzu» - 261. orr.

Gero eta ahulago, oinazeari eutsi ezinik, Urigainera ailegatu arte zutik irauten saiatu nintzen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 182. orr.

-Oinaze eta miseria erruz ikusi nuen, eta bizi ere bai, baina nire bizitzako unerik zoriontsuenak ere han izan nituen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 185. orr.

Loa bere oinazea etetera etor zedila desiratu zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 258. orr.

Jaunaren oinazeak oroituz eramaten zituen bereak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 586. orr.

Halaz guztiz, ez zitzaizkion oinazeak inola ere joaten. Elizen arteko biblia   2 M 9,18

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Oinaze handiak jasaten zituenez, nahi eta ahal baino diru gehiago xahutu zuen medikutan osasuna berreskuratzeko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 265. orr.

Bat-batean zuri motelez pintaturiko hatzak sartu zaizkit aluan eta barrutik urratu naute, oinaze zahar bat sentitu dut. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 66. orr.

Oinaze bizi-bizia bularraren erdian. Txillardegi   «Putzu» - 367. orr.

Oinaze min baten gisakoa da, eta oinaze min horrek sortzen du ezin adierazizko plazerra. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 174. orr.

Hitz horiek amaren begitarte zaharra, oinaze luzeek erasana, alaitu zuten. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 93. orr.

Orduan oinaze itzel batek bereganatzen nau, [...] esan ezinezko pena erraldoiak. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 113. orr.

Gorputzeko oinaze gogorrek estutzen bazuten ere, [...]. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 903. orr.

Oinaze latzena urratzen du, minutu batez, munduaren edertasunak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 198. orr.

-Oinaze eta miseria erruz ikusi nuen, eta bizi ere bai, baina nire bizitzako unerik zoriontsuenak ere han izan nituen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 185. orr.

Ba al da "oinaze eztirik"? Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 14. orr.

Hara, hiltzera noa orain gaitz honen oinaze jasanezinez. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 453. orr.

Berealdiko oinazea eztula egiterakoan. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 26. orr.

Lepoko edo bizkarreko oinazeak jasango balitu moduan sorbaldak beheratuta. Josu Landa   «Odolbildua» - 106. orr.

Gauez, hezurretaraino zulatuta saminez, etengabeko oinazeak izaten ditut. Elizen arteko biblia   Jb 30,17

Infernuko oinaze hondogabekoetan betiko eduki nahi banauzu, Jauna, erabat etsita nago. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 60. orr.

Izugarrizko oinaze artean hil zen. Elizen arteko biblia   2 Kro 21,19

Ortuzainak oinaze mutuzko imintzio bat egin zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 411. orr.

Oinaze goibeletan itotako morrosko sendo haien aurpegi minduetan, aspaldi hartan ez bezala, goiztiri esperantzatsu baten irribarre gozo-eztia hozitzen bide zen, izuti. Txillardegi   «Putzu» - 231. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez du zirkinik ere egin, ez eta oinaze-keinurik txikiena azaldu ere. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 724. orr.

Anai Joanek nahiago izan zituen mundu honetako zazpi oinaze-egun, eta bat-batean zenbait gaitzez gaixotu zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1029. orr.

Gauza jakina baita, ehundaka oinaze-urte basatiren ondoren, gurpilak lehenago espetxeak adina izutzen duela. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 75. orr.

Oinaze antsiekin ahalegindu zen berriro tentetzen, baina lurrera erori zen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 402. orr.

Ulua entzuten hasi bezain azkar, bi tiro atera eta uluaren ordez oinaze-intziri bat entzun zuten. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 317. orr.

Oinaze-intziritan haur askoz erdi dena. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 690. orr.

Atxilotuen oinaze oihuak entzuten zirela alboko etxeetatik, batez ere goizaldean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 355. orr.

Ezari-ezarian, eta leherketek eragindako deskalabruak egunero toki eta itxura beretan topatzen ohitu ahala, hiriko zauriak hastapenetako beren oinaze-pozoi hura galduz joan ziren. Beti zegoen bere Kristoren aurpegiari begira, beti atxikitzen zitzaion oinaze-gizonari, sufritzen ikasia zenari. Txillardegi   «Putzu» - 195. orr.

Hasieran bakan, egunez egun ugalduz joango ziren oinaze-kolpeak. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 33. orr.

Dudarik gabe susmagarria iruditu zitzaien nire oinaze adierazpen jori hura. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 329. orr.

1.000 Hz-eko maiztasunean, entzumen-atalasea baino 120 dB gorago dago oinaze-atalasea, gutxi gorabehera. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 122. orr.

Oinaze-eragileak ankertzen doazen heinean, gizonen arimak ere gogortu egiten dira. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 75. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gizon oinazetu eta oinaze-eragile haren bitxikeria ulertezinetako bat. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 155. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gülbahar hagitz urduri zegoen, amodio-oinazez, gauza bat agerikoa zelako: Ahmeten baitan aldaketa nabarmena gertatua zen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 103. orr.

Hala, gau batez, bere gaixotasunengatik neke-oinaze larri eta ezberdinez ohi baino abailduago zegoela, bihotz-barnean bere buruaz errukitzen hasi zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 413. orr.

Pedroren malko haiek ez ziren molde hartakoak, barren-oinaze batek eraginak baizik. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 250. orr.

Batman atsegin baino atseginagoa nuen arren, amonaren barne-oinazea eta ezinegona nagusitu zitzaizkidan. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 60. orr.

7 oinazepean

Izan ere, ezer ez den bezala Jainkoa atsekabetu eta oinazepean jar dezakeenik, ez da ezer horrelako gizaki bat nahigabetu eta tristatu dezakeenik. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 27. orr.

Oinazepean eta atsekabean aurkitzen zarenean oroi zaitezz oraindik gozatzen dituzun ontasun eta zorionez. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 16. orr.

8 oinazezko

Oinazezko giroa arnasten nuela sentitu nuen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 36. orr.

Ahalegin berezia egin behar izan zuen eztarrian gora zetorkion oinazezko zinkurina gordetzeko. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 195. orr.

Zenbaitetan, haize kolpe ikaragarri baten eraginez, baso osoa etzaten zen alde berera, oinazezko intziri batez. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 115. orr.

Elbarri batekin gizatasunez jokatzen duenak, Londresko atsegingarriak alde batera uzten dituenak oinazezko ohe batean egoteko, ontasun handia izan behar du, inondik ere. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 86. orr.

· Nire bizitza oinazezkoa baizik ez da orain; zure baietza hartzen ez dudan bitartean sosegurik ez duket. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 292. orr.

Lamento d´Ariannako zati bat kantatu zuen, zatirik mingarriena, oinazezkoena, Alessandrori begira. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 125. orr.

9 oinaze zaldi estira emateko tresna.

Heldu ziren goizean torturatzaileak eta, kartzelatik aterata, oinaze-zaldian zintzilikatu zuten, burdinazko pisu ugari beraren gainean jarriz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 859. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus