Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nekatu, neka, nekatzen 1 da ad lanaren edo ahaleginaren ondorioz indarrak ahitu edo nabariki gutxitu. ik akitu; unatu; adikatu.

Alferrik nekatu naiz, hutsean eta zertarako gabe akitu ditut indarrak. Elizen arteko biblia   Is 49,4

Asko nekatzen nauk hoteleko dantzaldietan soinua jotzen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 281. orr.

Laster nekatzen nintzen eta eseri egin behar izaten nuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 182. orr.

Berehala nekatzen nintzen, berehala edozein lekutan loak hartzen. Txillardegi   «Putzu» - 379. orr.

Ez genuen inoren kontura jan geure ogia; aitzitik, gau eta egun lanean nekatu ginen zuetako inorentzat zama ez izateko. Elizen arteko biblia   2 Ts 3,8

Lasterketari soilik diot beldur, itsasoan asko nekatu bainaiz, eta nire hankak oraindik ahul samar baitaude. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 42. orr.

Azkenean, nekatu egin ziren etsaien zaldiak. Elizen arteko biblia   1 M 10,81

Kementsu prestatzen da lanerako, ez zaizkio inoiz besoak nekatzen. Elizen arteko biblia   EsZ 31,17

Nekatua zuen mihia, arratsalde osoan hizketan aritu baitzen Dorset Streeteko pub batean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 72. orr.

Luze ari zara hitz egiten, zutik, eta nekatu egingo zara. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 114. orr.

Inspektoreak nekatu arte jo zuen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 38. orr.

Gero Pernando hauspoari eragiten aritu zitzaion tarteka-tarteka, nekatu zen arte. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 142. orr.

Zure ikusmena nekatu eginen da eta ezingo duzu ikusi zeure begirada behartu baino lehenago hauteman ahal zenuena bera ere. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 83. orr.

Neska nekatzen dun zutik egoten, eta esertzeko baimena eskatzen zion izebari. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 22. orr.

Oso berandu da eta nekatua dago. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 104. orr.

Ezin izan zuen lo hartu, sobera nekatua zen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 250. orr.

2 nekea hartu.

Nahaste-borrastea zuzentzen zergatik nekatu? Gotzon Garate   «India harrigarria» - 15. orr.

Inoiz ez zen nekatu hitz bat ahoskatzen edo irriñorik tikiena ere oparitzen. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 86. orr.

Kristinaren aginduak -gonbidapenez mozorrotzen ere ez zen nekatu!-, nahi gabean, hondar egunetako ene ezbaietariko bat argitu zidan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 187. orr.

Dauzkadan bi tapakiekin estali ginen biok, eta ez nintzen nekatu zatarrak pilatuz ohiko estalkia osatzen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 56. orr.

· 3 du ad nekea eragin.

Hasieran joan hadi poliki, zaldiak nekatu gabe, gero lasterka egin beharko diagu-eta. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 176. orr.

Haurdunaldiko lehen asteek izugarri nekatu ninduten eta mehetu zitzaizkidan masailak. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 77. orr.

Eskailerek nekatu egiten zaituzte. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 154. orr.

Gelara itzuli eta bukatzeko agindu zieten, zeren "dantza on orok nekatu egiten baitu". Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 208. orr.

Lanak nekatu egiten gaitu eta astialdiak lanerako prestatzen gaitu. Berria - Gaiak   2004-03-03

Arnasa hartu zuen, ordu arte kontatu zidanak ikaragarri nekatu izan balu bezala. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 248. orr.

Egoteak ere nekatu egiten zaitu, baina neke horrek ez dizu minik ematen. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 40. orr.

Mendeetan eta mendeetan egin behar izan duen lanak sorbaldak makurrarazi eta hankak nekatu dizkiola esan liteke. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 34. orr.

Nik, gizabidez jokatu nahi nuen eta, erizainaren gustuko testu bat idazten nekatu dut eskua. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 239. orr.

Ez zait gustatzen burua alferrik nekatzea, eta, amak dioenez, oraindik gaztea naiz zenbait gauza ulertu ahal izateko. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 119. orr.

Horiek gutxi batzuk besterik ez dira, orain bat-batean gogoratu ditudanak burua nekatu gabe. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 39. orr.

· 4 da/du ad nekea sentitu edo sentiarazi. ik gogaitu.

Amorante bat: pentsatze hutsarekin nekatu egiten naiz. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 65. orr.

Nekatzen hasia zen pixkanaka "loti ederren" etxe hartaz. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 111. orr.

Nire emazteari sinestera, ez omen nintzen nekatu haren titi ikusgarriei so egiteaz, "begiak pilotak bezain zabal". Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 139. orr.

Zutik egoteaz nekatzen nintzenean, bost axola zitzaidan lupetza edo putzua egon: lekua egin eta jarri egiten nintzen. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 175. orr.

Nekatzen hasia nengoen, nekatzen eta aspertzen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 33. orr.

Nekatu nintzen beren panparroikeriez eta arrandiez, ez nuen beren gustu txarreko umore matxista aintzat hartu. Jon Alonso   «Euskal karma» - 19. orr.

Europan dirua galtzeaz nekatu dela adierazi du General Motors multinazional estatubatuarrak. Berria - Ekonomia   2004-10-15

Baina hainbeste [lenteja] ikusten zituenean, batzuk igerian eta beste batzuk multzo zirkunstantzialetan, nekatu egiten zen, eta haserretu. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 61. orr.

Lur jota nago; arazoa konpontzen ez badut, laguna nirekin nekatu egingo da, eta hobeto egingo dion beste bat bilatuko du. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 241. orr.

Berritsu hutsa da, nekatu egiten baitzaitu azkenerako. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 15. orr.

Berarengandik, gauza bakar batek nekatzen ninduen: bere arte-grinak, bere dena ikusi beharraren maniak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 161. orr.

Berbaroak nekatu egiten ninduen. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 34. orr.

Ez zaitut nekatu nahi fakultatekoek oparitu dizkidaten astalarrosekin. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 113. orr.

Horrelako pedantekeriek nekatu eta nazkatu egin dezakete bat baino gehiago. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 142. orr.

Ez zintuzket gehiegi nekatu nahi, baina entzun gaitzazu, otoi, unetxo batean, ohi duzun bihotz onez. Elizen arteko biblia   Eg 24,4

Egunak nekatu eta aspertu egiten nau. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 357. orr.

Etorkizunak nekatu egiten du. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 117. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Irakasle nekatu honek asko estimatuko luke norbaitek bermut bat ekarriko balio. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 157. orr.

Suspenseak soilik mantentzen zituen ehiztari nekatu haiek esna, ondoren zer gertatuko zen, zer kontatuko zuen jakin-nahiak. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 132. orr.

Errezatu egin nien Jainkoari eta eliza populatzen zuten igeltsuzko, egurrezko eta marmolezko irudi nekatu eta insomneei. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 108. orr.

Lur biluzia zuen gehienetan bere gorputz nekatuarentzat ohe. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 765. orr.

Ikusi ditu nire atsekabea eta nire esku nekatuak. Elizen arteko biblia   Has 31,42

Emakume gazteak aurpegi nekatu eta garbia du, pixka bat muturtua. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 181. orr.

Mahai gainera eman zuen so nekatua. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 34. orr.

-Agure madarikatua -marmar egin zuen, irribarre nekatu batez. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 253. orr.

Eta hala hasi zen, ahots nekatu batez, eztulaldiek aldiro eteten zutela: [...]. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 160. orr.

Begirada pisu nekatu batez. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 189. orr.

-Zuk uste? -begiratu zidan distira nekatu batez-. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 155. orr.

Bizkar zabaleko gizon txikia zen eta tximino-begi nekatu hondoratuak zituen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 497. orr.

Halako aire nekatu, unatu, abaildu batekin. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 204. orr.

Joseba jauzi nekatu batez jaiki zen. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 114. orr.

Oroitzapen bat bera ere ez zuela esnatu zen, pentsamendu bat ere ez zuela, loaldi nekatu hartan bere buru guztia hustu izan balitzaio bezala. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 290. orr.

Nekatuari indarrak berritzen dizkio, ezinduari ahalmena bihurtzen. Elizen arteko biblia   Is 40,29

Zatozte niregana, nekatu eta zamapetu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden. Elizen arteko biblia   Mt 11,28

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Basurtokoaren nekatu ahotsari eztitasun berri bat igarri nion nik. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 225. orr.

Apaiza isilik zegoen, nekatu aurpegiarekin, eta horrexegatik hain zuzen, isilik eta nekatuta zegoelako ez zuen tximistarenik aipatu. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 219. orr.

Inolako sentipenik erakutsi gabe ari zen, nekatu aire bat, gehienez ere, lorik gabeko beilak hartaratua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 356. orr.

Emakume batek, argiak itsuturik, eskua eraman zuen begietara nekatu itxuraz, eta burua inarrosi zuen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 101. orr.

7 nekatzearren adlag

Ez hainbeste ez nekatzearren, nola gauza horiei iraunarazteko, astiro zihoan Dahlmann, zoriontasun larriz arnastuz hirustaren usaina. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 108. orr.

8 neka-neka egin asko nekatu.

Luze egin du igeri itsasoan aurrera, neka-neka egin arte. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 240. orr.

Honekin batera, ariketa fisikoa, asmo bakarrarekin: gorputza neka-neka egin "tentaldi" oro ezabatzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 39. orr.

Nik ez nuen lanik aurkitzen, eta neka-neka egiten nintzen zeinerenahi egiteko ordainduren bila. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 90. orr.

Eta lelo berarekin ari zitzaion egunero, Sanson neka-neka egiteraino. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 41. orr.

Noiz balakuka, noiz errietan abere gaixoei, neka-neka eginak baitzeuden aire astun geldo harengatik bideko maldagatik baino gehiago. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 145. orr.

Tabernara neka-neka egina iristen zen, eta bere burua gela beiraduneko bankuan erortzen uzten zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 347. orr.

Neka-neka eginik etxeratu eta artean bagenuen elkar maitatzeko aski indarrik. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 105. orr.

Burua neka-neka eginik zeukan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 87. orr.

Gizona gauez neka-neka eginda etortzen zen, greziar auzunean zuen etxera, salmenta asko hitzez eta are gehiago idatziz lotu ondoren, eta andrea zain izaten zuen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 105. orr.

Neka-neka eginda nago, egia esan. burdinazko atea ondo itxita, etxeko goialdeko gela ez askoz alaiagoetara abiatu ginen, neka-neka eginda. Aitor Arana   «Onan» - 75. orr.

Zuhaitz baten azpian su egin eta etzan egin zen, neka-neka eginda. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 181. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots nekatu (5); alferrik nekatu (3); asko nekatu (6); aurpegi nekatu (4); begiak nekatu (3); berehala nekatu (4); burua nekatu (5); egiteak nekatu (3); gehiago nekatu (3); gehiegi nekatu (4); irribarre nekatu (3); jendea nekatu (3); nahikoa nekatu (3)

nekatu antzean (10); nekatu arte (12); nekatu bat (6); nekatu baten (3); nekatu batez (6); nekatu behar (3); nekatu beharrik (7); nekatu eta aspertu (3); nekatu gabe (23); nekatu itxura (10); nekatu izan (3); nekatu nahi (9); nekatu naiz (6); nekatu nintzen (4); nekatu samar (10); nekatu samarra (3); nekatu zen (9); nekatu ziren (3)

sobera nekatu (3); zergatik nekatu (4); zertarako nekatu (3)

arras nekatua (3); arrunt nekatua (3); biziki nekatua (5); gorputz nekatua (3); hain nengoen nekatua (3)

nekatua dago (6); nekatua egongo (3); nekatua ematen (4); nekatua nago (10); nekatua zaude (3); nekatua zegoela (4); nekatua zegoen (7); nekatua zen (3); oso nekatua (15); oso nekatua nago (4)

begi nekatuak (7); esku nekatuak (3); nekatuak ditu (4); nekatuak zeuden (5)

nekatuegi nago (3); nekatuegi zegoen (7)

nekatuegia dago (3)

alferrik nekatuko (4)

nekaturik dagoela (4); nekaturik daude (3); nekaturik egon (6); nekaturik egon arren (3); nekaturik hago (4); nekaturik nago (10); nekaturik nengoen (5); nekaturik sentitzen (8); nekaturik zegoela (5); nekaturik zegoen (8); oso nekaturik (12)

apur bat nekatuta (7); ederki nekatuta (3); hain nekatuta (3); horren nekatuta (3); jada nekatuta (3); nahiko nekatuta (7)

nekatuta amaitu (3); nekatuta balego (5); nekatuta balego bezala (4); nekatuta dago (22); nekatuta dagoela (11); nekatuta daude (7); nekatuta egon (7); nekatuta egongo (10); nekatuta egotea (5); nekatuta ematen (5); nekatuta ematen zuen (3); nekatuta eta aspertuta (3); nekatuta gaude (7); nekatuta geunden (4); nekatuta ikusten (5); nekatuta iritsi (8); nekatuta nago (44); nekatuta nagoela (3); nekatuta nagoenean (3); nekatuta nagok (7); nekatuta nagon (4); nekatuta nengoela (3); nekatuta nengoelako (3); nekatuta nengoen (15); nekatuta sentitzen (4); nekatuta sentitzen zen (3); nekatuta sumatu (3); nekatuta zaude (7); nekatuta zegoela (18); nekatuta zegoela esan (4); nekatuta zegoelako (3); nekatuta zegoen (32); nekatuta zeuden (4); nekatuta zirudien (3)

oso nekatuta (53); oso nekatuta dago (5); oso nekatuta nengoen (3); oso nekatuta zegoela (4); pixka bat nekatuta (4); taldekideak nekatuta (3); zeharo nekatuta (5)

gehiegi ez nekatzeko (5)

alferrik nekatzen (5); asko nekatzen (10); burua nekatzen (5); ez da nekatzen (9); ez dira nekatzen (4); gehiago nekatzen (6); hankak nekatzen (3); inoiz nekatzen (5)

nekatzen ari (9); nekatzen ari zela (4); nekatzen da (4); nekatzen den (4); nekatzen denean (3); nekatzen dira (6); nekatzen du (7); nekatzen hasi (8); nekatzen hasi zen (3); nekatzen hasia (13); nekatzen hasia nintzen (3); nekatzen nintzen (4); nekatzen nintzenean (3); nekatzen zaitu (4); nekatzen zenean (5); nekatzen zuen (5)

neka neka egina (3); neka neka eginda (46); neka neka eginik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus