Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garatu (Egungo testuen corpusean 60.533 agerraldi), gara(tu), garatzen 1 da/du ad hazi. (izaki bizidunak)

Artoak eta gariak bezalaxe, arbiak ere, ereiten denetik garatzen deneraino, arbilore hori-horiz dena janzten dueneino, urtearen mugarriak markatzen zituen baserrian. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 320. orr.

Ez nuen ikusi ernamuina garatzen ez eta zuhaitza hazten. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 213. orr.

Egun gutxiren buruan, obulua garatu eta enbrioia sortzen da. Berria - Gaiak   2004-08-31

Tumorra garatu baino urte mordoxka atzerago. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 63. orr.

2 (bestelakoak)

XX. mendea osatzen duten ehun urte horietan garatu dira giza eskubideak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 172. orr.

Baina gaur egungo mundu konplexuak jartzen dituen komunikazio beharrei dagokienez, euskara ez da behar bezala garatu. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 173. orr.

Bake-xederik gabe garatzen den borroka nazional batean. Itxaro Borda   «Hiruko» - 134. orr.

Urre-patroia XIX. mendearen erdialdera garatu zen, Europako eta Ipar Ameriketako herrialde industrializatuen arteko elkartrukeak errazteko. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 39. orr.

Estilo tradizionala era askotara garatu daiteke. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 76. orr.

Atomoaren, genearen eta konputagailuen inguruko aurkikuntza nagusiak mendearen erdi aldera garatu zirelako. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 56. orr.

Internet sortu zenean, eta gero ondoko urteetan halako abiadura handian garatu denean. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 156. orr.

Gaur egun, hardware-aren industria oso garatua dagoen arren, Europako Espazio Agentziak bere teknologia erabiltzen utzi izan ez balit ezin izango nukeen sistema hain azkar garatu. Berria - Gaiak   2004-01-20

Baina ez zitzaion axola orduan oraindik intelektualki garatu gabe zeuden inguruetan murgiltzea. ik garatugabe. Berria - Kultura   2004-01-08

Hasieratik garatuz doa linealki, mailaz maila sistema osoa. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 19. orr.

Saiatu naiz teknika hori garatzen. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 96. orr.

Sena garatzeko. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 145. orr.

Gizakiak, komunikazio tresnarik aurreratuena garatu duen animaliak. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 201. orr.

Nafarroako Gobernuak oraindik ez du garatu 2002ko legea. Herria  

Gure autonomia garatu dugunean ere. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 196. orr.

Halako erakunde arkitektura bat ere garatu beharko genuke denon artean. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 10. orr.

Jaiotzatik bertatik aritu dira ikusmenaz halako mundu bat taxutzen, eta ezagumen-aparatu eskerga garatu dute hori nekerik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 143. orr.

Izadiaren eta askatasunaren dedukzioaren ikuspegi berriak garatu zituzten sistemak. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 11. orr.

Zertan dira Ostiral Santuko Akordioa garatzeko negoziazioak? Berria - Mundua   2004-03-02

Gutxi garatutako herrialdeen arazoei. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 262. orr.

3 egin.

Malariaren kontrako txerto eraginkorra garatzea posible dela. 25388

Bardeen, Brattain eta Shockley ikertzaileek garatu zuten Bell Laboratorietan lehenbiziko transistorea. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 76. orr.

Gipuzkoa osorako errausketa planta garatuko dugu, birziklagarriak ez diren hondakinetatik energia lortzeko. Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Alzheimerraren plakak inhibitzen dituen molekula bat garatu dute. Berria - Gaiak   2004-10-31

Jaurlaritzak argitu gabe zeukan hirugarren plana nola garatuko zuen. Herria  

4 (era burutua izenondo gisa)

Gizarte garatu batean [unibertsitateak] duen zereginaz. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 13. orr.

Herrialde garatuen bilakaera ekonomiko orekatuarentzat. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 305. orr.

Mekanismoak aukera ematen die herrialde garatuei garatzeko bidean dauden estatuetan inbertitzeko. Berria - Gaiak   2004-12-19

Mendebalde garatuan senarrek edo bikotekideek zergatik hiltzen dituzte emakumeak, etengabe? Berria - Kultura   2004-06-25

Inguruko literatura garatuen irizpidea segitu dugu horretan ere. Berria - Kultura   2004-03-20

Elmira emakume zuhur eta inteligentearen eredua da Molière-ren Tartuffe antzerkian, oso pertsonaia garatua beste bien aldean. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 135. orr.

Baina eskerrak ematekoa, askoz ere ekintza gizakoiagoa ei da, keinu garatu eta konplexua. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 51. orr.

Kortex prefrontaleko alde garatu berriekin. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 280. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artean garatu (5); asko garatu (8); bat garatu (73); bat garatu ahal (5); bat garatu behar (10); bat garatu du (10); bat garatu dute (15); bat garatu zuen (5); bat garatu zuten (7); batera garatu (6); behar bezala garatu (7); berezia garatu (6); berri bat garatu (12); berria garatu (6); berria garatu ahal (5); berriak garatu (5); bezala garatu (8); da garatu (5); ere garatu (15); esker garatu (7); eta garatu (59); eta garatu behar (8); gabe garatu (5); gaitza garatu (9); garatu ahal (47); garatu ahal izan (7); garatu ahal izateko (33); garatu ahala (7); garatu behar (63); garatu behar da (14); garatu behar dira (5); garatu beharko (17); garatu beharreko (18); garatu da (36); garatu den (23); garatu dira (25); garatu diren (15); garatu ditu (11); garatu dituen (6); garatu ditugu (7); garatu dituzte (7); garatu du (31); garatu duen (9); garatu dute (32); garatu duten (11); garatu egin (9); garatu egiten (7); garatu eta (72); garatu ez (17); garatu gabe (16); garatu gabeko (12); garatu izan (10); garatu nahi (38); garatu nahi du (5); garatu nahi dute (6); garatu zen (38); garatu ziren (24); garatu zituen (5); garatu zituzten (15); garatu zuen (40); garatu zuten (37); gehiago garatu (6); gizarte garatu (6); guztiak garatu (5); hazi eta garatu (5); inguruan garatu (5); izugarri garatu (5); nola garatu (15); propioak garatu (5); sistema bat garatu (6); sistema garatu (10); sortu eta garatu (9)

bat garatuko (6); garatua da (5); garatuko da (11); garatuko den (14); garatuko dira (5); garatuko diren (5); garatuko du (8); garatuko duela (6); garatuko duen (15); garatuko dute (9); garatuz joan (6); garatuz joan (6); herrialde garatuek (14); herrialde garatuen (13); herrialde garatuenetan (5); herrialde garatuetako (7); herrialde garatuetan (19); legea garatuko (7); legea garatuko duen (5); mundu garatuak (5); mundu garatuko (6); nola garatuko (5); oso garatua (7); oso garatuta (6); oso garatuta (6)

arma nuklearrak garatzeko (11); azpiegiturak garatzeko (6); bat garatzea (18); bat garatzeko (28); batzuk garatzeko (5); berriak garatzea (5); berriak garatzeko (11); da garatzeko (5); estatutua garatzeko (5); eta garatzea (17); eta garatzeko (57); eta garatzeko bidean (7); euskara garatzeko (8); gaitasunak garatzeko (5); gaitza garatzeko (12); gaixotasuna garatzeko (5); garatzea da (10); garatzea eskatzen (6); garatzea eta (20); garatzeko ahalmena (7); garatzeko arrisku (17); garatzeko arrisku handiagoa (14); garatzeko arriskua (27); garatzeko asmoa (11); garatzeko aukera (27); garatzeko aukera ematen (5); garatzeko aukerak (6); garatzeko behar (7); garatzeko beharra (6); garatzeko bidea (6); garatzeko bidean (150); garatzeko bidean dauden (62); garatzeko bidean diren (76); garatzeko diru (7); garatzeko egindako (5); garatzeko egitasmoa (5); garatzeko eskubidea (12); garatzeko eta (34); garatzeko gai (6); garatzeko konpromisoa (7); garatzeko konpromisoa hartu (5); gisa garatzeko (6); hori garatzeko (18); horiek garatzeko (12); kultura garatzeko (5); legea garatzeko (17); minbizia garatzea (5); minbizia garatzeko (14); minbizia garatzeko arriskua (9); nuklearra garatzeko (12); nuklearrak garatzeko (11); plana garatzeko (10); proiektua garatzeko (12); proiektuak garatzeko (11); txertoa garatzeko (6); zibila garatzeko (5)

arabera garatzen (5); ari da garatzen (7); bat garatzen (24); bat garatzen ari (9); berriak garatzen (6); berriak garatzen ari (5); da garatzen (11); ere garatzen (6); eta garatzen (31); eta garatzen ari (6); garatzen ari (93); garatzen ari da (17); garatzen ari den (17); garatzen ari dira (8); garatzen ari diren (14); garatzen ari gara (7); garatzen da (39); garatzen dela (7); garatzen den (24); garatzen dira (9); garatzen diren (10); garatzen ditu (9); garatzen dituen (5); garatzen dituzte (8); garatzen du (23); garatzen duen (9); garatzen dute (20); garatzen duten (9); garatzen eta (13); garatzen ez (5); garatzen hasi (10); garatzen laguntzeko (5); garatzen laguntzen (8); garatzen zen (5); hori garatzen (7); nola garatzen (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus