Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

malapartatu izond madarikatua.

Requessens y Zuñiga gizon malapartatu eta odol-gose hura. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 35. orr.

Ez gintuen oso begiko, ez, itsu malapartatuak! Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 49. orr.

Frantziar malapartatu horiek ustelduta daude eta dueluetan aritzea edo/eta lagun hurkoaren emaztearekin oheratzea beste kezkarik ez dute. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 308. orr.

Hazi ahala etorriko ziren arazoak, bele, mika, torretxori eta beste hegazti malapartatu betigose horiekin. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 168. orr.

Ezingo nian utzi hiri malapartatu hori eta hantxe hilko ninduan, dudarik gabe! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 126. orr.

Zerriak zaintzeko lanbide malapartatuan ere aritu izan zen inoiz. Jon Maia   «Riomundo» - 51. orr.

Haize malapartatua! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 40. orr.

Izotz-puska malapartatu bat zegoen espaloian, ordea, eta eserarazi egin zintuen, brasta. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 126. orr.

Doilor malapartatu hori! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 315. orr.

Malapartatu hori nire alabarekin oheratu bada eta zera egin badu, akabatu egingo dut. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 47. orr.

Zenbat malapartaturi ematen diogun jaten! Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus