Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garau [30 agerraldi, 15 liburu eta 2 artikulutan; Egungo testuen corpusean 272 agerraldi] iz fruituez eta kidekoz mintzatuz, alea.

Beharrezko dira desadostasuna, desberdintasuna, gatz alea eta ziape garaua. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 55. orr.

Artaburu haien garaunak hazitako artoagaz. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 186. orr.

Garauak eho eta haizetara botatzen omen zuen irina. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 276. orr.

Lehen zereal-garauak galbahetik pasatzen jardun du. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 65. orr.

Polen garau baten parte izatea. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 305. orr.

Guaiaba garauak haginen artean nabarituz. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 214. orr.

Intzentsu garaunei. ziape garauak eta izarren esferak, biek hiru dimentsio dituztelako, elkarren antza dute. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 139. orr.

Algarrobaren leka barruko garaua arabiar farmazialarien pisuetan azaltzen da, eta lau garagar aleren balioa du. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 244. orr.

Haren begiak martiri batenak ziren, haren hatsa hauspo hautsi batena zen... eta han eta hemen garau gorri zornetsu batzuk bihitu zitzaizkion. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 551. orr.

Baheak garaua eta lastoa bereizten zuen, gero lastoa biltzen zen eta garaua alferrik galtzen uzten. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 214. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Antzeko adibidea ageri da Testamentu Berrian ziape-garauaren parabolarekin. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 244. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus