Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saboteatu (22 agerraldi, 7 liburu eta 13 artikulutan; orobat sabotatu 5 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan), sabotea, saboteatzen 1 du ad sabotajea egin.

-Hasieran, Yumimoto konpainia saboteatu nahi zenuela uste nuen. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 154. orr.

-Orain arte, entzun nahi ez baduzu ere, saiakera guztiak saboteatzea lortu dugu, eta horretan jarraitzen dugu. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 213. orr.

Ilia Shabaldin jeneralak gerrillari txetxeniarrak «bozak saboteatzeko» erasoak egiteko asmoa dutela adierazi zuen. Berria - Mundua   2004-07-14

2 irud/hed

Ondorioa argia da: era honetako su-eten batekin, prozesua kanpotik saboteatzen saiatuz gero, garesti ordain dezakeela badaki. AEBek ez dute inoiz Europa baturik nahi izan, saboteatu egin nahi izan dute aukera hori. Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Harryk ez zeukan ahaztuta Ravenclawen aurkako partidan bera saboteatzeko Malfoyk egindako ahalegina. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 245. orr.

Isil zaitez, presidentea saboteatzen ari zara-eta. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 119. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Azkenean, nire sedan berde saboteatuaren gainean hasten gara berriro hizketan, eta esaten dit motorra eta erregai-hodiak garbitzen hastekotan dela. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 222. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus