Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saneamendu (orobat saneamentu g.er.; Hiztegi Batuan saneamendu agertzen da) 1 iz ur zikinen kudeaketa. ik sanotze.

Ez dugu bukatua oraino Baionako saneamenduaren gaia, nahiz legez hirigune elkargoak duen eskutan hartua. Herria   2001-06-07

Bost gai proposatu zituen, lehentasun gisa: ura eta saneamendua, energia, osasuna, nekazaritza eta biodibertsitatea. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 26. orr.

Diru honek behar gorrian diren palestinarrei elikadura, ur edangarria eta saneamendurako bitartekoak emateko balio izango du. Berria - Mundua   2004-05-14

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Amerikak eskaintzeko daukana: konforta, munduko saneamendu-instalaziorik onena, ready for use, mundua Ezerez amerikar erara. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 267. orr.

Saneamendu azpiegiturak egin ziren, eta murriztu kobre (%59) eta zink mailak (%78), baita fosforodun konposatuak ere (%89). Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Diru horrekin saneamendu zerbitzuak duen kostua ordaintzen da. Berria - Euskal Herria   2004-10-14

GMek bihar ofizialki aurkeztuko duen saneamendu planarekin 500 milioi euro aurreztuko dituk. Berria - Ekonomia   2004-12-09

Langilea, saneamendu lanetan ari zela, hondeatzeko makinak harrapatuta hil zen. Berria - Ekonomia   2004-09-10

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri saneamendura loturik ez dauden etxeen %90 inguruk ez dituzte Europako arau berriak betetzen. Berria - Euskal Herria   2004-06-09

4 saneamendu sistema ur zikinen sistema.

Abertzaleen batasunak 99 ko urrian salatua zuen jadanik saneamendu sistema zaharkitua zela. Herria   2001-02-22

Dirudienez hiriak nahi baitzuen POS eremu antolamendu plana berritu, administrazioak nahi izan bide du uren eta saneamendu sistema ikertu. Herria   2001-02-22

5 saneamendu sare ur zikinen sarea.

1998an Aturri-Garona agentziarekin osatu hitzarmenaz geroztik, saneamendu sarea egokitzeko 60 milioi euroko inbertsioak egin dituzte hiri elkargoan. Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Noiz egongo da saneamendu sarea osoki amaituta? Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Aldundiak Bizkaiko udalerrietako bigarren mailako hornikuntza eta saneamendu sareak berritu ditu azken urteetan. Berria - Euskal Herria   2006-02-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

saneamendu sarea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus