Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oinaztargi iz tximista; oinaztarria. ik oinaztu; oinaztura.

Oinaztargia, argi egitean, nabarmen ikusten da; haizeak inguru guztian jotzen du. Elizen arteko biblia   JrGt 1,60

Izaki haiek batetik bestera ziztu bizian zebiltzan oinaztargia bezala. Elizen arteko biblia   Ez 1,14

François-ek pozezko alarau bat bota zuen orduan; oihartzunak oinaztargiaren trumoia bezala errepikatu zuen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 126. orr.

Oinaztargiak sigi-sagan ari ziren leiho hilen ilaretan zehar. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 325. orr.

Orduan, aintziraren gainean hegaka dabilen txoria oinaztargi bat bezala jaisten da, hegal bat ur urdinean murgildu eta berriz arin goratzen da. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 16. orr.

Bat-batean, oinaztargia gauaren erdian bezala, pentsamendu bat pasatu zitzaion burutik. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 88. orr.

Oinaztargi batek argitua bezala, egia agertu zen pasharen begien aurrera. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus