Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garbantzu (36 agerraldi, 18 liburu eta 3 artikulutan; Egungo testuen corpusean 266 agerraldi) iz urteroko barazkia, hazi biribilak, horixkak eta jateko onak ematen dituena; landare horren hazia (Cicer arietinum). ik txitxirio.

Garbantzu, lenteja edo indaba zakuak garraiatzen baitzituzten. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 617. orr.

Garbantzuak onak daude. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 49. orr.

Inoiz probatu ditudan garbantzurik gogorrenak atera dizkigute gaur bazkaritan. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 20. orr.

Gero, koilara bete garbantzu ahoan sartu dit. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 20. orr.

Zopa bikain bat, eltzekoa gantzez eta garbantzuz baina azafrairik eta piperrik gabe. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

direla garbantzuak (3); garbantzuak eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus