Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nekez2 1 izond zaila, gaitza, neketsua.

Bai lan nekeza!, pentsatu genuen, beti errepikatzen ibili behar izatearena, alegia. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 14. orr.

Bertso idatzien epaimahaiko izan den edonork daki zein lan nekeza den bertso-sorta desberdinen artean aukeraketa egitea. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 57. orr.

Kaukasora egin zuen bidaia batean, lurralde nekez hartan Shamil buruzagiaren ondorengo liskarti batzuk altxatu zirenean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 59. orr.

Martak bere imintzioen artean irribarrearen antz handiena zuen keinu nekez hura deitu zuen ezpainetara Patakiren galderaren aurrean. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 80. orr.

Txango samurra emirraren soldaduentzat, deusen gabeziarik gabe, baina nekeza estutasunek ahuldutako preso zorigaiztoko haientzat. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 278. orr.

Erditze nekeza izan da, ez ikararik gabea. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 80. orr.

Gainerako gizonei ere hain nekeza egiten al zaie aurpegiari buruzko iritzia ematea? Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 49. orr.

Labur esateko, lanean ari naiz, baina lana gero eta nekezagoa gertatzen zait. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 79. orr.

Bi kristandade horiei nekezagoa gertatu zitzaien elkarren artean ongi moldatzea auzoko musulmanekin baino. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 223. orr.

2 (izan aditzarekin)

Nekeza izan zen hari heltzea, nekezagoa usaintzea, ezinezkoa jatea. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 132. orr.

Sei joango zarete eta ibilbidea nekeza izango da. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 323. orr.

Hortik aurrerakoa nekeza zait esaten. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 87. orr.

Pakistandarrari nekeza zitzaion asmatzen begiluzea espainiarra ala italiarra zen. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 11. orr.

Gauez egin beharreko lana nekeza zen, baina horretara ere ohitu egin zen azkenean. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 81. orr.

Kaiola desegin ondorengo askatasuna nekezagoa da ulertzen eta zer den jakiten. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 257. orr.

Egia hau jakiten nekeza baldin bada gizon lasai baten aidea, keinuak eta itxura ikusita, askoz ere nekezago jakingo dugu oinaze-dardarek zeinu guztiak aldatzen dituztenean. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 57. orr.

Oso nekeza dela fardelak ekipaje tokira igo behar izatea, eta agentziak hobe lukeela fardelak garraiatzeko erremolke ttiki bat erantsi izan balu. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 50. orr.

Kontseiluak zenbat eta kide gehiago izan, orduan eta nekezagoa izango da legeei iruzur egitea. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 113. orr.

Piramideak, berriz, nekezagoak izaten dira garraiatzen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 59. orr.

· Renfeko langile batek listua bota du lurrera geltokian, nabarmen eta ozen: igaro nekezak diren orduen mende bizi den gizakiaren utzikeria! Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus