Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oinaztu 1 iz tximista; oinaztarria. ik oinaztura; oinaztargi.

Han goian, beraz, haizez eta suz beterik dago dena; horregatik trumoiak eta oinaztuak nondinahi sortzen dira. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 409. orr.

Ortziko hodeiak xumetzen direnean ere sortzen dira oinaztuak; zeren, haizeak leunki sakabanatzen eta joanean disolbatzen dituela, nahitaez jausi behar baitute hazi oinaztugileek; orduan oinaztu isila ari du, izu beltzik eta iskanbilarik gabe. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 407. orr.

Baita ere oinaztua sortzen da, hodeiek, elkar jotzean, suzko hazi ugari jaurtitzen dutenean, suharriak burdinarekin edo beste suharri batekin jotzean bezala. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 403. orr.

Oinaztuak etxeen hormak zeharkatzen baititu, hotsak eta harrabotsak bezala; burdina sutan goritzen da eta haitza kraskatzen, bapore sutsuaren suminez. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 59. orr.

Grekoek Poseidoni eskaini zioten lizarra, eta nola Poseidon hau itsasoaren jainko zen, bere mende omen zituen oinaztu eta tximistak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 242. orr.

Oinaztu batek jakin baitzuen non jo: hiriko ate handiko sarraila jo eta puskatu zuen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 269. orr.

Oinaztuek argi egiten digute, trumoiak burrunba egiten du. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 90. orr.

Egundoko ekaitza sortu zen pare-parean, tximist eta oinaztu, trumoi eta erauntsi, goiak behera lehertzeraino. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 71. orr.

Trumoi eta oinaztu, ekaitz formalak ekartzen ere zalea da [Martxoa]. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 108. orr.

Goiz hartan pentsatu egin zuen eta pentsamendu hura oinaztu baten argia izan zen, oinaztuek irauten duten denbora berean. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 13. orr.

Oinaztuaren indarra hain da azkarragoa eta gailenagoa. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 407. orr.

2 (izenondoekin)

Zeru-lurren arrazoia eta egitura azaldu behar da, ekaitzak eta oinaztu distiratsuak kantatu. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 399. orr.

Gauza bera gertatzen da, oinaztu sutsuak hodeitik hodeira jauzi egiten duenean ere. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 403. orr.

Izan ere, oinaztu indartsuak hotsak eta ahotsak bezala zeharkatzen ditu etxe hormak, haitzak eta brontzea pasatzen ditu eta brontzea eta urrea kolpera urtzen. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 407. orr.

Zergatik eraisten ditu oinaztu etsaiz jainkoen tenplu santuak eta euron egoitza bikainak eta apurtzen jainkoen irudi ondo landuak eta kentzen euren imajinon gurtza hain zartada bortitzez? Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 417. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Aita oroahaltsuak, ostera, sumin biziak jota, Faetonta bihoztuna bat-bateko oinaztu kolpe batez zaldietatik eraitsi zuen. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 331. orr.

Ekaitz-egunak, berriz, Bilbon 3; eta beste hiru hiriburuen inguruan, 4na egunetan tokatzen da trumoi eta oinaztu jasa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

trumoi eta oinaztu (3); tximist eta oinaztu (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus