Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maldizio (orobat maldezino g.er. eta maldiziño g.er.) 1 iz haserre bizia adierazteko hitz edo esaldi gordina edo arrunta. ik madarikazio 4.

Baina, bere hamar urte haiekin, maldizioak esaten zituen suma-ahala, zigarroak osten zizkigun, erantzun lotsagabeak ematen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 88. orr.

Nekizkien maldizio guztiak esanda, indarrak eskuratu nituen nondikbait. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 41. orr.

Gogoratzen naiz ukuiluetako azpiak ateratzen ari ginen goiz batean pazientzia galdu eta maldizio batean hasi zela. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 408. orr.

Ez zuen ez maldiziorik ez bedeinkaziorik bota. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 44. orr.

Halaxe aritu zen luzaz, biraoari irain eta irainari arao, eta maldizioen artean esaten zituenengatik atera nuen OVRA Mussoliniren polizia politikoa zela eta sekulako ankerkeria baliatzen zuela bere lanean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 259. orr.

Swahilizko maldizio latzenak orro batean esanez, lastargia bota eta eskuak begira eraman zituen, eta nik Speedy Gonzálezenak egin nituen. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 103. orr.

Jainko ezezagun baten aurkako maldizio bat marmarreatuz, eta sukaldera itzuli zen. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 105. orr.

2 madarikazioa.

Galderen erantzuna izatea pertsonaren maldizioa da, galbidea, zoritxarra. Berria - Kultura   2004-10-01

Baina Loebek maldizioa hautsi zuen herenegun, eta bere izena letra larriz idatzi zuen Suediako Rallyaren palmaresean. Berria - Kirola   2004-02-10

Atzo, ordea, iskin egin zion maldizioari, eta bere urrezko lehen domina irabazi zuen, eslalomean. Berria - Kirola   2006-02-23

San Joan gaua su eta besta egin arren, ez zuen balio gero siesta egiteak: maldizio berezia omen zuen egun dontsu horretako siestak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 255. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maldizioa hautsi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus