Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garbiarazi, garbiaraz, garbiarazten du ad garbitzera behartu.

Jaitsi zen Moises menditik herriagana, garbitu zuen eta arropak ere garbiarazi zizkien. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 184. orr.

Hatz bat sartu zion Big Joeri ahoan, eta han zituen hondarrak erauzi ostean, ahoa garbiarazi zion. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 21. orr.

Gero Nafarroako Errege batek garbiarazi zuen; geroztik zinez arras garbiturik dago, zuhaitz herrestorik gabe, iduri basamortua edo desertua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 73. orr.

Iberokoak Nagoreren sakeari neurria hartzen badio erren utziko du Irurtzungoaren jokoa, ostera Nagorek frontoiko bazter guztiak garbiarazi egingo dizkio. Berria - Kirola   2004-07-02

Bota egin zituen hiritik eta garbiarazi idolorik zeukaten etxeak. Elizen arteko biblia   1 M 13,47

Begia gainean ezarri orduko zer erabakiko eta ni goitik beheiti garbiaraztea, ur suan berotua eta larru beratzak erabiliz horretarako. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 243. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus