Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

malenkoniatsu 1 izond malenkoniaz betea.

Irribarre malenkoniatsua egin nuen treneko bakardadean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 62. orr.

Malenkoniatsua naiz, iheskortasunaren edo ezintasunaren ideiek gozomina sortzen didate... Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 366. orr.

Kanpoaldeko bake hezeak blaitzen ninduen ni, eta soraiotzen, eta bake malenkoniatsu beraz kutsatzen. Txillardegi   «Putzu» - 341. orr.

Bretainiako aire malenkoniatsu ezin ederragoak. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 92. orr.

Musika minimalista eta malenkoniatsua egiten du Marinek. Berria - Kultura   2006-01-29

Ikusten zen paisaia, kantaren letra, doinua, dena oso malenkoniatsua zen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 37. orr.

2 (adizlagun gisa)

Haren hitzak ederrak ziren eta ni malenkoniatsu jartzen nintzen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 57. orr.

-Gure kalezuloa atsegina duk -Abasek, malenkoniatsu, erantsi-. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 321. orr.

Zalantzakor, malenkoniatsu eragin zion buruari. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 353. orr.

Malenkoniatsu jartzen ditu aittittek bere ipuinekin, lotarako aldartean daude haren hitzak entzunda, eztitu egiten ditu beren etsipenean. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itxura malenkoniatsua (3)

banitate malenkoniatsuz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus