Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garbiki [295 agerraldi, 39 liburu eta 161 artikulutan; Egungo testuen corpusean 1.062 agerraldi] 1 adlag argi eta garbi, iluntasun edo zalantzarik gabe. ik garbiro.

Bakan entzun dut norbait gaztelaniaz hoin ederki, garbiki, emeki, sentsualki mintzo, hitzez gozatuz. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 76. orr.

Motorraren zaratotsa garbiki heltzen zitzaion. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 80. orr.

Nafarren mintzaira denaz geroz, garbiki ageri da Nafarroa Euskal Herria dela. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 75. orr.

Bestalde, eta garbiki mintzatzeko, berrikitan kontatua zidan emazte ixtorio hura ez zitzaidan batere gustatzen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 164. orr.

Nehor gutik zuen indarkeriaren bidea garbiki gaitzesten. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 42. orr.

Esan dezadan garbiki: gaizki samar taxututako suspentse nobela da, pertsonaia sinesgarririk gabea, beste ahulezia askoren artean. Berria - Kultura   2004-06-30

Iduritzen baldin bazaie batzuei ez naizela Espainiaren aldera aski isuria, ez ditudalakotz deplauki eta garbiki Espainiako hiri nagusien ondotik jartzen, [...]. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 225. orr.

Eta hurrengoan polikiago azalduko dizudala dena garbikiago. Txillardegi   «Putzu» - 124. orr.

Bada garaia hau garbi ikusteko eta are garbikiago esateko. Txillardegi   «Putzu» - 209. orr.

2 garbitasunez.

Jainkoa garbiki bilatzen duen gizakiak estura eta tristura moduko bat nabarituko duela behin baino gehiagotan. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus