Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gabarra 1 iz ibai eta ur bareetako garraio ontzia.

Aurrera jarraitu zuen Scotten gabarra ubidean atrakaturik zegoen lekuraino. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 213. orr.

Gabarra ibaira irten zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 193. orr.

Erabaki genuen Wharf Road-etik aurrera joko genuela itsasontzietara iritsi arte; han, gabarran, beste aldera igaroko ginela. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 30. orr.

Dublingo merkataritzaren ikuskizunaz gozatu genuen: gabarrak, beren ke-kiribil leunengatik urrutira ezagun; Ringsend-ez haraindiko arrantza-ontzi flota arrea; [...]. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 33. orr.

Urumea ibaia bare-bare zegoen; eta, aspaldiko denboretan bezalaxe, gabarra bat ikusi nuen. Txillardegi   «Putzu» - 350. orr.

Ez dakit Ibaizabalen gabarrarekin osteratxoa egingo dugun. Berria - Kirola   2004-06-29

Volgan gora edo behera zebiltzan txalupa, gabarra eta txanel ugarien artetik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 114. orr.

Lehenbizi bera igaroko zen beste aldera, gabarran tarantasa eta zaldiak eramanda, beldurrez zegoen-eta zama astun horrek ez ote zuen gabarra kolokan jarriko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 193. orr.

Txalupek albo batetik abordatu dute gabarra. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 197. orr.

Karga-mutilek [...] zarataka botatzen ditiztek ilarrak eta artatxikia sabel sakoneko gabarretara. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 206. orr.

Gabarra batean hiru gizaseme ageri, zirudienez arrantzan ari. Txillardegi   «Putzu» - 58. orr.

Bizkarra beltzez eta gorriz pintaturik zeukan gabarra handi samar bat. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 165. orr.

Hor lehorreratzen dituk gabarrak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 348. orr.

Ibaiaren erdian gabarra batzuen gainean paratuta zeuden ring-ak eta ikusleak hiru bazterretan pilatuta. Josu Landa   «Odolbildua» - 151. orr.

Gabarra gaineko borrokez berba egiten zenidan, boxeolariak gabarra gainera eramaten zituzten txalupez... zubian, San Anton parean eta Martzaako molla honetan biltzen zen jendetzaz... Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 93. orr.

2 (izenondoekin)

Askatasunaren estatua sonanbulu baten modura ageri zen zut, atoiontzien ke-laino kiribilduaren, goleten masten eta adreiluz eta hareaz mukuru beteta zeuden gabarra ikaragarrien artetik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 98. orr.

Zalgurdiak eta abereak garraiatzeko gabarra berezien bidez, hiru ordu behar dira Jenisei ibaiaz bestaldera pasatzeko. Berria - Harian   2005-03-24

3 (hitz elkartuetan)

Kartzelatik irtendakoan, gabarra-gidari edo portu-zaindari lanpostu bat emango didate. ik gabarrari. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 528. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gabarra (6); gabarra batean (3); gabarra baten (3); gabarren gaineko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus