Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

obal izond obalo formakoa.

Aurpegi obal zurbil bat aurreratu zen argitara. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 246. orr.

Soingaineko berde luze bat zuen soinean, [...] eta larruzko kapela obal bat buruan. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 307. orr.

Markoa obala zen, urre kolore aberatsekoa eta estilo moriskoko filigranez apaindua. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 83. orr.

Erretilu obal luze batean jarri zituen xerrak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 187. orr.

Jainkosaren aretoa txikia eta obala zen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 34. orr.

Laut etzanikoa, laut zutikakoa, zitola, fidula edo biola obala, zanfona, gaita, [...]. Berria - Kultura   2006-02-11

Mutur batean tinpanoa du, eta, bestean, berriz, beste mintz tenkatu bat, leiho obal deritzona, barne-belarriaren ataria. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 112. orr.

Adats izurtuan, zuntzaren gune batzuk biribilak dira eta, beste batzuk, berriz, obalak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erretratu obala (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus