Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oinezko 1 izlag oinez egiten dena; oinez dabilena.

Bi hilabetez ibili naiz oinezko bidean, haran handi triste batean behera, harik eta hura ordokira iritsi den arte. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 124. orr.

Tolosa-Tolosa oinezko mendi-ibilaldi neurtua egin da igandean. Herria   2004-05-20

Eugenesiaz gizakiak "hobetzea" zein tasun bat sustatzea, hala nola matematiketarako edo oinezko lasterketarako gaitasuna- biologikoki suizida eta sozialki zentzugabea litzateke. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 145. orr.

Arratsaldean paseatzera joan nintzela bi neskatoekin, gure ohiko ibilaldi oinezkoa egitera. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 207. orr.

Oinezko talde mozorrotuak, eroarena egiten, dantzan eta kantuan. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 203. orr.

Hogeita hamar libra gehiegi dira oinezko bidazti batentzat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 123. orr.

Niri autoak ez zaizkidak axola, ni oinezko ibiltaria nauk. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 28. orr.

2 irud/hed

Oso zaila zela, alegia, "oinezko hiritarrari" (hau da, fede gutxikoari) delako kubotzar horiek gustatzea. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 172. orr.

3 (gudarostean) ik infante 2.

Arturren gudarosteak bi hilabete inguru zeraman Gaunes hiria hartu nahirik, eta ez zuten batere aurreratzen, eta, gainera, zaldun eta oinezko asko galtzen ari ziren. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 99. orr.

Eta horra, oinezko eta zaldizko gudari-talde handia zetorkien gainera. Elizen arteko biblia   1 M 16,5

Omsk hiriaz jabetuak ziren zaldizko eta oinezko gerlari haiek. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 267. orr.

Baina gizon galtze haundiak izan ziren ene erresimenduan, oinezko 16.ean, soldado eta ofizier. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 139. orr.

Pertsona hori beti zaldizko eta oinezko gizon ugarik lagundurik ibiltzen da, ezpata biluziz inguratua. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 109. orr.

· Ehun mila gudari oinezko, hogei mila zaldizko eta gudurako trebaturiko hogeita hamar elefante zituen erregeak bere gudarostean. Elizen arteko biblia   1 M 6,30

· 4 iz oinez dabilen pertsona.

Oinezkoak ezkerretik doaz, trafikoa bera ere ezkerretik joan arren. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 43. orr.

Berun koloreko karriketako oinezko bakanak, etxerako bidean zihoazen gautxori hitsak ziren. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 91. orr.

Kaleak hutsik zeuden, errepidean ibilgailu gutxi zebilen eta espaloietan oinezko bakan batzuk soilik. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 181. orr.

Bazter batean gelditu eta oinezko bati orri batean apuntaturik zeukan helbideaz galdetu zion. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 98. orr.

Oinezkoen oinotsa eta bidezkoen ahotsa besterik ez zen entzuten. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 322. orr.

Bidea ez nekienez, oinezko bati egin nion galde, nekazari nafarra bera, biziki traje polita zeramana. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 55. orr.

Tranbia hark oinezko bat nola harrapatzen zuen ikusi zuen. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 145. orr.

3000 oinezko dira han gaindi ibili, lehenak goizeko 5etan abiaturik, launaka ibiliz. Herria   2004-05-20

Ez dut atsegin oinezko arrunten batek edo bestek zelango izuz begiratzen gaituen. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 108. orr.

Oinezkoentzako kale bitxia dago haren bihotzean, eta gazte jendea hantxe pilatzen da. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 98. orr.

Astoak zeraman abiadura, izan ere, ozta-ozta baitzen giza oinezko batena baino arinagoa. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 193. orr.

Besotik helduta zebilen oinezko bikote bati erreparatu nion arretaz: biak itxura xargaleko, orbela harrotzen zuten pausoan-pausoan. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 126. orr.

· Hirietan ibilian ibili ohi zen jende hura oinezko bihurtuta dago gaur, eta oinezkoentzako baxter mehe eta berdegune izenekoetan errenditzen ikasia, errespetu ederrean. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 176. orr.

5 irud/hed

Niri gehiago interesatzen zitzaizkidan kimika bakarti, arma-babesik gabe eta oinezko hutsaren historiak; gizonaren neurriko kimika, alegia Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 268. orr.

6 oinezko gudaria.

Zazpi lagun hartu zituen goarniziorako, hiru zaldizko eta lau oinezko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 64. orr.

Mila gudu-gurdi, zazpi mila zaldizko eta hogei mila oinezko atzeman zizkion Davidek. Elizen arteko biblia   1 Kro 18,4

Zaldizko, oinezko, orga... nonahi ageri zen etsaia. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 195. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus