Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garbitegi (Egungo testuen corpusean 328 agerraldi) 1 iz arropa garbitzen den denda edo tokia. ik

Ordubetez loak hartu ondoren arropa zikinak plastikozko poltsa batean sartu eta garbitegira abiatu zen lixiba egitera. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 147. orr.

Ikuzgailu asko zeuden ilaran garbitegi publiko hartan. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 147. orr.

Arropa bustiak edo hezeak garbitegira eraman behar dira. egin zen arropa-garbitegiko bizimodura. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 161. orr.

Galdakaoko eta Txagorritxu ospitaleetako garbitegiak. Berria - Euskal Herria   2004-07-23

2 garbitokia, arropa eskuz garbitzen den tokia.

Garbitegiak zeuden ibaira iritsirik, mandoak belaze gozoan askatu zituzten. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 28. orr.

Emakumeek lixiba egiteko garbitegia izango zela erreka-zulo hura. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 164. orr.

3 aipatzen dena garbitzen den tokia. ik garbitoki 2.

Badugu Donibane Lohizunen [...] ur galduen garbitegia. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 149. orr.

4 ur garbitegi (orobat urgarbitegi)

Azken bi urte hotan, obra ainitz gisa hartarat akulatuz, ur garbitegi hortako muntadura guziak handitu eta berritu dituzte. Herria   2005-05-05

Ondo hortako urgarbitegiaren ixurkiak behar baitu leihorretik hein bat urrun, hiru ehun metrotan segurik, espresuki muntatu tresna horri esker itsas zola zilatuz eginen zaio ixurki horri bere bidea. Herria   2003-07-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus