Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parezkatu, parezka, parezkatzen 1 da/du ad parekatu.

Euskal Herrian egin diren inkesten arabera, Bernardo Atxagarekin parezkatzekoa da [Gotzon Garate], horiek biak baitira idazlerik irakurrienak. Herria   2003-12-25

2 pareka jarri; bikotea osatu. ik parekatu 5.

Kasüalitatez, Gipuzkoako Idiazabal herriarekin parezkatürik da Muskildiko herria, gazna ekoizten düan herri batekin. Herria   2004-05-27

Laugarren urtea segidan Cassin lizeoa eta Bizkaiko lizeo bat parezkatzen direla euskarari esker. Herria   2003-01-28

Bi eskolak parezkatu ziren orduan, Argizabaleko neskatoena eta Frantseseneko mutikoena, 1973tik eta 1987 artean. Xango altxa zango deitzen dute ikusgarri hau eta hor kausituko ditugu, Elgar-Oinka taldeko dantzariak eta Koldo Amestoy kondalaria, J-C Irigoyen soinulariarekin parezkatuak. Herria   2003-09-18

3 ekonomian, diru baten balio erlatiboa beste diru batenarekin parekatu.

Izan zuen Carlos Menen buru hamar urtez 1989-1999 artean, hunek bere herri merkatua pribatizatu baitzuen eta peso-dolarrak artifizialki parezkatuz bankoen zorpean ezarri bere herritarrak. Herria   2005-11-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus