Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garbitzaile (orobat garbitzale g.er.) 1 iz garbitzen duen pertsona.

Lincolnen estatua erraldoia garbitzen hasi da garbitzailea eskuilarekin eta xaboiarekin. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 44. orr.

Garbitzaile batzuk eta karabineroen emazteak atera ziren segizio bitxi hura ikustera. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 188. orr.

Presidente batek, garbitzaileek, taxistek edo irakasleek ez dituzten pribilegioak gozatzen ditu. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 212. orr.

Sanjoan suko piltzar errausturen bat, garbitzaileen erratzei temoso ihes egindakoa. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 11. orr.

Gipuzkoako garbitzaleak, beren sindikatuak aintzineko, kexu eta greban dabiltza. Herria   2001-06-07

“Garbitzaileak” ezabatu eta horren ordez “garbiketa lanen arduradunak” idatzi nuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 201. orr.

Nik ezagutu nuen urteetan garbitzaile gisa aritzen zen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 102. orr.

· Beleak, Indiako garbitzaileak. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 151. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Monaren sukaldari nagusia nintzen eta bere plater-garbitzailea. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 26. orr.

Pertsonaia biblikoak zapata-garbitzaileak. 25402

Argazkian, oinetako-garbitzaile bat, taberna bateko erakusleihoaren aurrean eta basokada bat ardo eskutik hurbil. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 53. orr.

Ubide ondoan gelditu ziren, oihal-garbitzailearen sororako bidean. Elizen arteko biblia   2 Erg 18,17

Hanburgoko arropa-garbitzaile baten eta trenbideko langile baten alaba zen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 92. orr.

Goizaldeko seiak ziren eta kale-garbitzaileak azaltzen hasiak ziren. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 178. orr.

Orain urte batzuk, Milango kale-garbitzaile batek emakume baten gorpua aurkitu zian Duomotik hurbil. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 243. orr.

Etxeorratzetako leiho garbitzaileak. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 8. orr.

Semaforoetako haizetako-garbitzaile batek ez zituen nireak bezain begi urrikariak paratuko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 97. orr.

Lana bukatutako bulego-garbitzaileak. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 34. orr.

Gizonak kedarrez estalia zuen aurpegia, tximinia-garbitzaile batek bezala. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 171. orr.

Goxotegia, agenteak, auto-garbitzaileak, plater-garbitzaileak. Irabazi ikasten duzun bitartean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 401. orr.

Tren-garbitzaileekin aritzen zen hizketan. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Monsieur Cresson -gau hartan garbitzaile-buru egiten zuena, alegia- ez zen gobernu ordezkariaren azalpenarekin konforme gelditu. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 90. orr.

3a (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Emakume komun-garbitzaileak, bere aldetik, etsipenaren arruntasun itogarria ezagutzen du. 25403

Aingeru zapata-garbitzaile bat emango dut, zilarrezko paperaz estaltzen nautenean. 25404

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Roberto Goaza komisarioak onaren eta gaizkiaren gainetik dagoenaren begirada zuzendu zion Cesarri, zure etorkizunaz dena dakitela eta etorkizun hori geratzen zaizkizun urte guztietan zapata-garbitzaile lanetan pasatzean datzala dakikenaren begirada. 25405

· 5 izond garbitzen duena.

Torturatuen deiadarrak entzuten ziren oso sarri, baina etxe hartako emakume garbitzaileak sorbaldak goratzen zituen. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 51. orr.

Ohera aurretik, krema garbitzailea ematen ari zela, erregaliak nork bidaltzen ote zizkion hasi zen pentsatzen. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 57. orr.

Zenbat homosexual erre ote dituzte "su garbitzailean". Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus