Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garbitze 1 iz zikintasuna edo lohitasuna kentzea.

Orduan toki bereziki apartatua bilatu zuen, Senaren ezpondan, gutxienez lepo-buruak garbitzeko, baina iruditu zitzaion bere garbitze lana non-nahitik ikus zezakeela jendeak. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 15. orr.

Neskame azal-ilun bat etortzen zitzaion egunero garbitze-lanak eta kafea egitera. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 163. orr.

Etxean sartu ondoren, garbitze lanetan hasi ziren. Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Bideen garbitze lanak oroitzapen mingarriak utzi zizkion. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 193. orr.

Garbitze, urritze, bakantze lana da idaztea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 99. orr.

Iztuetak bere ideologia bereko funtzionarioak nahi ditu, eta hau, ideologia garbitze prozesu baten barruan kokatu behar dugu. Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Garbitze zerbitzuen lan eskaintza publikoaren deialdia. Berria - Ekonomia   2004-10-27

2 kontu garbitze

Poliziak uste du kontu garbitze bat izan zela. Berria - Mundua   2004-08-28

Gerrillariei babes ematen dieten muturreko talde arabiarren kontu-garbitzea izan zen erasoa. Berria - Mundua   2004-02-14

Bertako mafien arteko ika-mikekin lotutako kontu-garbitzea. Berria - Mundua   2004-06-05

Askoz modu zabalagoan hartu du amaren aldeko kontu garbitze hori. Berria - Kultura   2004-10-02

Senideekiko zatiketa giroari edo kontu garbitzeei ekinez. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 15. orr.

Lapurren arteko kontu garbitze batek ematen ez diena. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 165. orr.

Beste kontu garbitze bat Díaz-ekin egiten duena da, Zestoako medikuarekin. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus