Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pariatzaile (orobat pariatzale g.er. eta pariazale g.er.; Hiztegi Batuan pariatzaile agertzen da) iz ipar apustularia.

Jendea xifritua, pariatzaileak hatsa moztua, juje bakarra, Txikito Kanbokoa, nardatua, denak untsa zuzendu nahiz, haren boza ezin entzuna arrabotsaren eta oihuen artean. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 35. orr.

Desafioa botatu zelarik, parioak agertu, lekua eta igandea hitzartu, gaitzeko jendea bildu omen zen Ñañikan ikusteko hea zer eginen zuen gure artzainak; pariatzale gehienak artzainaren kontra omen, hiru oren laburxko izanen zela... Herria   2001-02-08

Bigarren huntan pariatzaileek ez dukete irriskurik hartu, urruñarra den buruz-burukariarekin. Herria   2004-11-25

Hemen ere ez dira pariatzaileak tronpatu, nahiz hurbil zauden elgarri. Herria   2005-08-11

31-15, pariatzaileak ere ixiltzen hasiak, Ibarrolak 9 bote eginik ordukotz, eta areago oraino 41-18 tan zirelarik. Herria   2001-08-09

Desafioa botatu zelarik, parioak agertu, lekua eta igandea hitzartu, gaitzeko jendea bildu omen zen Ñañikan (Hazketako zolan zen ostatu batean, gorago aipatu ostatu horietarik), ikusteko hea zer eginen zuen gure artzainak; pariatzale gehienak artzainaren kontra omen, hiru oren laburxko izanen zela... Herria   2001-02-08

Pariatzaleak sutan. Herria   2001-10-11

Gogoeta ginezake artzainak aitzinetik karkulatua zuenez zer bide bazuen egiteko, eta pariatzailek berek bazakitenetz xuxen zonbat kilometro bazen kurritzeko. Herria   2001-02-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus