Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sanotasun 1 iz sanoa denaren nolakotasuna. ik sanidade1.

Materialistak erranen du materia baizik ez garela eta kontortsione mistiko horiek ez direla sanotasun baten seinale. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 152. orr.

Euskarians deitu dute diska hirukoitz hau, "Euskarians Rugby Club"-aren filosofia kantagintzaren bidez ere zabaldu nahiz: mugaz bi aldeetako batasun herrikoia, adiskidetasuna, sanotasuna... Herria   2003-11-06

Ez dira pagano basatiak eta ikastoletako haurrek horien perpausetan errespetuaren eta sanotasunaren derrigorrezko etsenplua hartuko dute nasaiki. Itxaro Borda   «%100 basque» - 38. orr.

Daramagun bizimolde erdi-eroarekin, denek badugu kanpoaren sanotasunaren jastatzeko beharra. Herria   2001-10-11

Nork bere bikotekidea ezer baino maiteago zuen, baina horrek ez zuen galarazten irrika eta fantasia oro beste norbaitekin edo denok elkarrekin sanotasun osoz gauzatzerik. Aitor Arana   «Onan» - 129. orr.

Denentzat ikusten da lana badela bakotxak eman dezala bere hoberena sanotasunean herriaren abantailetan. Herria   2001-03-22

2 ipar sanitatea.

Haragiko behi aterbeen sanotasunaren segurtatzeko, Akitaniak 42 gazte lagundu ditu eta beste 32 laborari zohitu, 237 000 euro ekarri dizkie. Herria   2005-06-30

Europako sanotasun neurriei egokitzen zena? Itxaro Borda   «%100 basque» - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus