Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garbizale izond/iz 1 garbitasuna maite duena.

Edozelan ere, usaimenaz ondo frogatu ahal izan nuenez, Marrubi bera ere ez zen garbizale amorratua. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 52. orr.

Athleticen elastikoan publizitatea jartzearen kontrako jarrera dute batzuek, garbizaleek. Berria - Kirola   2004-11-27

Iritzi orokorraren kontra mintzatzea bada ere, garbizaleek egindako sarraskien ondorioak berez diren baino larriagotzat eduki ditugulakoan nago, fanatiko horiek sorrarazi zuten izuaren kariaz. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 64. orr.

· 2 izond/iz (hizkuntzan) hitz arrotzen aurkako joeraren aldekoa.

Euskarari aldatzeko askatasuna mugatzen eta jarrera garbizaleak bultzatzen dihardudala. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 205. orr.

Liburuan ageri diren beste ipuinek ez bezalako euskara jasoa du, [...] garbizalea. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 149. orr.

Ezin dio asmakeria garbizalearen neologismo-eitea nabarmendu txadona hitzari. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 134. orr.

Ez da batere museo modernoa, oso konbentzionala eta garbizalea da, hertsia. Berria - Kultura   2004-07-23

Flamenko eskola garbizalearen partaide arrakastatsua. Berria - Kultura   2004-02-08

Garbizaleek XIX. mende hondarrean asmatu eta geroztik iraupenik izan ez duten hitzekin ere jolas egin daiteke. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 196. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus