Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xok 1 iz inarrosaldi larri eta bat-batekoa, fisikoa nahiz psikikoa.

Xoka du orain, baina koma moduren bat ere izan daiteke. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 67. orr.

Xoka baino gehiago, tristura baino gehiago, ezin haserre handiagoa sentitzen nuen egin zioten bilaukeriarengatik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 248. orr.

Gauza asko hautsirik, barneko zauriak, hemorragia, ubelak, urratuak, denetik, eta biek zuten garuneko xoka. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 157. orr.

Nikola Agirre aittitte gurea ertzain: imajina ezazue zelako xoka. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 28. orr.

2 (hitz elkartuetan)

"Obus-xokaren trauma" edo "gerra-neurosia" ere esaten zaio. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 193. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus