Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

estugarri izond estutzen duena.

Liburu zahar metek eta, oro har, denetariko trasteen pilaketak sentsazio estugarri hura areagotu egiten zuten. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 94. orr.

Erabaki horretara heldu omen zen (halaxe kontatu zidan berak), zenduaren eritasunaren nolakotasun bitxia, sendagileen galdeketa estugarri eta premiatsu batzuk, eta familiako hilerriaren urruntasun eta kokaleku agerikoegia gogoan hartuta. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 45. orr.

Eritasun fisiko larri batez mintzatzen zen nire laguna, adimenaren desordena estugarri batez. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 32. orr.

Bazekiten era berean nik banekiela animalia hura ez zela katagorri bat, ez eta untxi edo erbi edo erbinude bat ere, ez behintzat benetakoa, ez behintzat hezur-haragizkoa, geuk geure buruei ametitu genien amets edo lizentzia literario bat baizik, biziaren zama estugarritik, lipar ezdeus batez bederen, atseden hartzeko. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 137. orr.

Amets nahasi eta estugarri batetik esnatu berria nintzela irudi zuen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 28. orr.

Isilune luze eta estugarria egin zen berriro. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 138. orr.

Neskatoaren barre luzea amaitu ondoren sortu zen isilunea estugarria zen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus