Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikerle 1 iz [102 esaldi, 14 liburu eta 69 artikulutan] iz ikerlaria, ikertzailea.

Hannah Arendt (1906-1975) judu aleman ikerlea, Totalitarismoaren Iturriak aztertu dituena. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 12. orr.

Akiro Mitamura Japoniako herri literaturaren ikerle ospetsuak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 114. orr.

Atzerritik etorritako hainbat ikerle entzutetsu geure hizkuntzaz arduratzen zela ikustea. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 157. orr.

Egiaren ikerlea zoriontsua da, egiaren jabe izatera iritsi ezin bada ere. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 36. orr.

Hango piramidearen ondoan frantses ikerle batzu ari direla beren ikerketen egiten. Herria   2004-10-07

Datu arkeologikoetan oinarrituz nekazaritzaren sorrera Euskal Herrian aztertu zuen Lydia Zapata EHUko irakasle eta ikerleak. Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Bilduak zituzten Testament zahar eta berria aztertzen dituzten ikerleak. Herria   2004-04-29

Gogamenaren teoria multifaktorial edo konposatuaren mugak dituzte ikerleok hizpide. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 223. orr.

Zeren baitaki guztiek dakitena, hots, Inkisidore Jaunek, Ikerle diren ber, ez dutela neholako eskubiderik nehongo apezpiku xumeenaren ala gaiztoenaren gain. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aro ikerleek (6); xiberotar ikerleak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus