Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pailot iz portu barruan edo kostaldean itsasontzien maniobrak gidatzen dituen pilotua.

Denon ezaguna da Manterola, gure portuko pailot txarrena da, sei-zazpi maliobra egiten ditu hogei mila tonako baforetxoak atrakatzeko. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 183. orr.

Badiaren erdian pailoten kanoa ageri zen, Atanasio, tuku-tuku egoskorrak salatzen zuen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 230. orr.

Baforeak hiru tutuak jo zituen pailotari deika, orduan urketaria baforean sartu zen bokalean okerrik gabe ekarri behar zuen Manterolaren ondotik, haren laguntzailea edo konfiantzazko lemazaina balitz bezala. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 193. orr.

Pailotek badaukate beren txokoa, kamantza eta guzti gainera. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 187. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus