Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gardenki adlag garden, gardentasunez.

Begien aurrean neukanak, gaueko ametsean hain gardenki ikusitakoa ez zuela beti osoki estaltzen. Txillardegi   «Putzu» - 31. orr.

Eta bere haurtzaroko eszena bat ikusten du arestian pinudiak edo zerua ikusi dituen bezain gardenki. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 47. orr.

Koroa kendu burutik, eta sutara botako zuen, gardenki esanez: Zoritxar guztiak uxatuak daitezela eta sutan erre daitezela denak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 250. orr.

Eta neure gela parean umetan izandako txapitulak, tximiniak, teilatuak, denak berrikusten nituen, gardenki. Txillardegi   «Putzu» - 33. orr.

Atoiontzi baten kea gardenki ebakita irteten zen, paper baten modura. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 338. orr.

Merkataritza gardenki librea den sistema batean. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 213. orr.

Gauzak hain gardenki erakusteak bertute horixe dauka, nor bere lekuan jartzen duela. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 25. orr.

Zuek zuen bidea hartu nahi duzue, normala denez, zuen arazoak lehenago baino gardenkiago azaleratzen dituzue, askatasun handiagoarekin. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 125. orr.

Gorputza Sevresko portzelana baten antzera gardenki distirarazten dion zuritasun sutsu berezi hori. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hain gardenki (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus