Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gardentasun 1 iz gardena denaren nolakotasuna.

Airearen gardentasunari begira. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 449. orr.

Atmosferaren gardentasun-aldaketa. 5614

Argiaren gardentasun garbian. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 245. orr.

Garagardo edalontziaren gardentasun uherra. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 215. orr.

Beiraren gardentasuna eta distira. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1190. orr.

Arrautza errun berriak eguzki distiratsuaren izpiei igarotzen uztean agertzen duen gardentasun zurbilaren antzekoa. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 137. orr.

Ezkutatzen ninduen gauza hark ez zuen ertz zehatzik, poliki-poliki argituz zihoan gardentasun opako bat-edo baizik. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 252. orr.

2 irud

Umeenaren antzeko espontaneitate eta gardentasuna izan lezakete halako gaixoek beren erreakzioetan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 72. orr.

Narrazioaren gardentasuna. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 54. orr.

Harremanen gardentasuna. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 7. orr.

Aretoa betetzen zuen bere metalezko gardentasunez, gure denbora miserablea pareten kontra zapaldurik. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 56. orr.

Informazioaren gardentasunerako eta herritarren partaidetzarako bideak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 101. orr.

Merkatuko transakzio guztietan erabateko informazio gardentasuna izan behar da. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 69. orr.

3 gune gardena.

Horra zer dagoen: paretak, eta pareten artean gardentasun txiki bat, bizirik eta inpertsonala. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 272. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus