Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oinperatu, oinpera(tu), oinperatzen du ad oinpera ekarri, oinpean erabili. ik azpiratu.

Antza denez, jaun nahiz andereak, Porte Champerretera joan asmoz, igotzen edo jaisten zirenean, metodo sistematikoz oinperatzen zizkion txarolezko zapatatxoak. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 235. orr.

Ez Jainkoak, ez inongo sorkarik oinpera gaitzake, ez hain ondoraino azpiratu, geurok egiaz irits dezakeguna areagotuz. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 59. orr.

Han zuen, eta han baino ez, nolabaiteko aukera irabazteko, bere ideiak nagusiarazteko, arerioak oinperatzeko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 45. orr.

Batzuetan jainkoak zokoraturik gelditzen dira, besteetan gizakiak oinperaturik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 260. orr.

Fedearengandik sortzen den itxaropenak beldurra garaitu, oinperatu eta hezi egiten du. Herria   2001-03-08

Ohorezko kontua baitzen hura, eta, ohore kontuetan, oinperatutako duintasuna berreskuratzeko bide bakarra mendekua zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus