Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neofaxista 1 izond/iz neofaxismoarena, neofaxismoari dagokiona.

1945az geroztik, indarkeria neofaxistari Estatuko hainbat sektorek laguntza eta arnasa eman izan diote. Berria - Mundua   2004-10-13

60ko hamarkadako ikasle eta langileen protestetan murgilduta, Italiako mugimendu iraultzailea antolatu egin zen eraso neofaxistei eta Estatuak antolatutako azpijoko desorekatzaileei aurre egiteko. Berria - Mundua   2004-10-13

«Berriz ere, Alfonso Alonso alkatearen itzal neofaxista eta autoritarioa nabarmendu da», adierazi zuen Gasteiz Izan-ek. Berria - Euskal Herria   2004-04-16

2 izond/hed neofaxismoaren aldekoa.

Franco Frattiniren ordez, Atzerri ministro kargura Franco Fini neofaxista izendatu du Silvio Berlusconi Italiako gobernuburuak. Berria - Mundua   2004-11-19

Kartzelari bat (1978an), polizia bat eta neofaxista bat (biak 1979an) hil izana leporatu zioten. Berria - Mundua   2004-07-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus