Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garestitu (Egungo testuen corpusean 5.363 agerraldi), garesti(tu), garestitzen 1 da ad garesti edo garestiago bihurtu, prezioak gora egin.

Ezagutu dut jendea garai batean pisua erosi zuena gero asko garestituko zirelako. Pako Aristi   «Note book» - 141. orr.

Etengabe ari da garestitzen erregaia. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 21. orr.

Petrolioa %75 garestitu da urte hasieratik Londresen. Berria - Ekonomia   2004-10-26

Beraz, 7,31 dolar garestitu da upela bi asteko bitarte horretan. Berria - Ekonomia   2004-03-15

Metro koadroa %11tik gora garestitu da azken urtebetean Hego Euskal Herrian. Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Egunetik egunera ari da dena garestitzen. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 31. orr.

Lana garestitzearekin, lana aurrezten duten ondasunak (robotak, ordenagailuak eta planta automatizatuak, besteak beste) erlatiboki merkeago bilakatzen direla. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 113. orr.

Energia hain garbia izanik, inolako kalterik ez duena, merkea gainera... zergatik garestitu nahi da jende-talde handienak bizi diren hiriburuetatik urrun kokatuz? Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 104. orr.

Ez gara prezioa garestitu izanaren erantzuleak. Berria - Ekonomia   2004-03-15

Hegoaldean %0,4 garestitu dira prezioak abuztuan. Berria - Ekonomia   2004-09-11

· 2 du ad garesti edo garestiago bihurtu, prezioa goratu.

Eta dolarraren truke ahulagoak ere garestitu egin ditu inportazioak. Berria - Ekonomia   2004-12-15

0,6 eta 1,2 zentimo bitartean garestitu zituzten prezioak, batez bestez, Cepsak, BPk eta Repsolek. Berria - Ekonomia   2004-08-08

Etxebizitza garestitu duten faktoreek. Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Era horretan, dolarraren goraldiak garestitu egiten zuen estatuek edo hainbat herrialdetako enpresek kontrataturiko maileguen ordainketaren kostua. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko garestitu (8); berean garestitu (3); dolar garestitu (6); dolar garestitu da (3); dolar garestitu zen (3); ere garestitu (4); euro garestitu (4); garestitu ahala (3); garestitu arren (4); garestitu da (48); garestitu da erregaia (3); garestitu da eta (3); garestitu da petrolioa (3); garestitu dela (10); garestitu delako (3); garestitu dira (25); garestitu dira prezioak (3); garestitu diren (5); garestitu ditu (4); garestitu du (4); garestitu egin (11); garestitu egin da (3); garestitu egin ditu (3); garestitu egingo (7); garestitu egiten (5); garestitu izanaren (3); garestitu zen (17); garestitu ziren (33); garestitu ziren gehien (4); garestitu ziren hego (3); garestitu ziren prezioak (5); gasolioa garestitu (6); gasolioa garestitu arren (3); gehiago garestitu (3); gehien garestitu (6); inguru garestitu (8); inguru garestitu ziren (3); nabarmen garestitu (4); nabarmen garestitu da (3); petrolioa garestitu (4); prezioa garestitu (3); prezioak garestitu (3); sano garestitu (3); zentimo euro garestitu (3); zentimo garestitu (11); zentimo garestitu da (5); zergatik garestitu (4); zergatik garestitu da (3)

ari da garestitzen (3); asko garestituko (4); da garestitzen (3); garestituko dela (4); garestituko dira (3); garestituko direla (3); garestituko dituela (4); garestituko duela (3); garestituko luke (3); garestituz gero (3); garestitzen ari (9); garestitzen ari da (6); garestitzen du (5); garestitzen hasi (3); gehiago garestituko (5); gehiago garestituko dela (4); petrolioa garestitzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus