Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gainbeheratu, gainbehera(tu), gainbeheratzen 1 da ad gainbehera joan.

Ez al dakusgu, azkenik, gizaundien monumentuak higatzen direla, [...] eta mendi garaietatik erauzitako haitzak gainbeheratzen direla, denboraren eta patu mugatuaren erasoei eutsi ezinik? Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 325. orr.

Erromako Elizak ezin ditzake bere martiriak gaitzetsi, kartaz osatutako gaztelu bat bailitzan gainbeheratu nahi ez badu, behintzat. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 40. orr.

Gainbeheratua dagoela esan liteke, bai, mendi-giroko eta herri ttikietako bizimodua. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 169. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hiri gainbeheratu hartako ohiko ixiltasun hits eta zapala. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 229. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus