Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

naftalina 1 iz etxean pipien kontra erabiltzen den naftalenoari ematen zaion izena.

Larruek, naftalinak eta jantziek isuritako usaina sudurzuloetan itsasten zitzaion. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 357. orr.

Doktorearen zortzi soingaineko aurkitu ziren, berri-berriak, naftalinaz barrubeteak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 37. orr.

Trajea kutxaren sakonetik atera, naftalinaz astindu eta atzera ere etxera eraman zuten. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 25. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hegal zabaleko kapelu bat, malba koloreko belusezkoa, naftalina-usaina zeriona. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 143. orr.

Naftalina-usaina zuen, baita kaxa huts eta zetazko paperez beteriko armairuena ere. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 104. orr.

Naftalina-usaineko jantzi arre bat tolesten ari zen Ellen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 233. orr.

Ikusi gabea neukan aulki dotore batean eseri nintzen, naftalina gustua zuen edari bat zurrupatuz. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

naftalina usaina (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus