Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ojalatero 1 iz karlistaldietan, don Karlosen gortean eta, oro har, frontean ez zegoen karlista.

Joan omen zen behin harengana Donostiako jauntxo bat, familia karlistakoa, ojalatero deitzen zituztenetakoa, potzolo-potzoloa eta guri-guria. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 142. orr.

Ez omen dik inolaz ere ojalateroek bezala jokatu nahi: gortean goxo-goxo bera, eta esamesa alferretan borrokatik urruti. Txillardegi   «Putzu» - 74. orr.

Eta fronteetako hilketa basa izugarriek (euskaldun baserritarrek jasanak, oro har, eta ez ojalatero "señoritoek"), zalantzan uzten ninduten. Txillardegi   «Putzu» - 237. orr.

-Baina arazoa ez da, azkenean, Lizarraga jenerala; bere ondoan dauden ojalateroak baizik. Txillardegi   «Putzu» - 93. orr.

2 (izenondo gisa)

Ez dut "señorito ojalatero" horietakoa izan nahi. Txillardegi   «Putzu» - 242. orr.

Egia ote zen, azkenean, Valentín Gómez ere, Karlos Setimoren konfiantza-gizona, "liberalegia" zitzaiela mini-gorteko ultramontano ojalateroei? Txillardegi   «Putzu» - 234. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus