Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

malgutu, malgu(tu), malgutzen 1 da/du ad malgu edo malguago bihurtu.

Nahikoa diagu! esanez bezala malgutu zituen ezpain mintzak. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 14. orr.

Krema berezi bat eskaini zidan katearen zuzendariak, alde sentikorrenak gozatzeko eta gorputza malgutzeko. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 30. orr.

Nire zakilak ez du malgutzeko betarik izan. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 35. orr.

Frantxuaren iledia malgutzen eta desegiten zuen euriak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 158. orr.

Zalu eta modernotzeko, bihurritu eta desartikulatu beharra dago, airostu, zehaztu, lexikoa berritu, sintaxia malgutu. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 136. orr.

Txekhovek errealismo zurruna malgutzen du bere estilo delikatu eta poetikoaren bidez. Berria - Kultura   2004-07-15

Gobernuak ez ditu protestak geldiarazi, erreformak malgutu arren. Berria - Mundua   2004-08-18

Giza eskubideak errespetatzeko, espetxe politika malgu dadila eskatu du EAJk. badakit benetan saiatuko zarela arauak malgutzen neska gaztetxo bati laguntzearren. Berria - Euskal Herria   2006-01-07

Laguntzak jasotzeko irizpideak malgutuz. Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Batzordeak onartu lege hori dela sobera garratza eta sobera gogorra, behar dela beraz poxi bat malgutu eta guritu. Herria   2002-10-24

2 (lan munduan eta)

Ekonomiaren globalizazioak eragindako elkarrekiko mendekotasun berriak eta eragile berrien botere-goraldia zirela-eta, nazio-ekonomiek malgutu beharra zuten. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 152. orr.

2002ko abenduan lana malgutzeko lortutako akordioak baliatzea eta langileak aldez aurretik erretiratzea proposatu dituzte. Berria - Ekonomia   2004-03-25

Azken horien lanaldi osoaren %77ko muga apurtu da, eta ordutegiak malgutu dira. Berria - Harian   2006-03-28

Filialekiko sozietateen sorrerari esker, malgutu egin zen enpresen egitura. lan merkatua malgutu, bertan agertzen diren oztopoak ezabatuz (gutxieneko soldatak, kaleratze ordainketak, kontratu malguak, eta abar). Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

epeak malgutzearen alde (3)

egoera malgutzeko (3); egonkortasun ituna malgutzeko (8); ituna malgutzeko proposamena (3); malgutzeko eskatu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus