Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parlamentario (orobat parlamentari g.er.) 1 izond Parlamentuari dagokiona; parlamentariei dagokiena. ik parlamentu 2; parlamentari 2.

CCOO, LAB eta CGT sindikatuko ordezkariak Parlamentura sartu ziren langileen batzordeak onartutako oharra talde parlamentarioei emateko. Berria - Ekonomia   2006-04-12

Agiria hainbat bileratan ontzen eta hitzartzen joan ziren talde parlamentarioak, PP izan ezik. Berria - Harian   2005-03-09

Arduratsua baita gure talde parlamentarioa, eta ez, zuk diozun bezala, komando parlamentarioa. Berria - Euskal Herria   2004-01-22

Popularrek eskaerak gauzatu ahal izateko ekimen parlamentario propioak aurkeztuko dituztela ziurtatu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Foro Parlamentarioan ere hartuko du parte. Berria - Harian   2006-01-21

Kontzentrazioetako jendeak lan parlamentarioa errespetatu behar du, eta ordena publikoa nahastea saihestu behar da. Berria - Ekonomia   2006-04-25

Konstituzionalistek arautegi parlamentarioa «urratzea» leporatu diote. Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Ikerketa parlamentario batek horren berri agerrarazi duela. Berria - Mundua   2004-06-22

Urtebete geroago, proposamenaren ibilbide parlamentarioa azken txanpan sartuko da. Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Akordio parlamentario bat adostea. Berria - Harian   2005-06-23

Gehiengo parlamentarioa lortzeko ahaleginetan jarraituko duela iragarri zuen Israelgo gobernuburuak. Berria - Mundua   2004-08-20

Jose Efraim Rios Montt jeneral ohiak atzo immunitate parlamentarioa galdu zuen. Berria - Mundua   2004-01-15

Kataluniak estatutu erreforma bat egin du, eta egoitza parlamentarioan egin du. Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Europako Kontseiluko biltzar parlamentarioak joan den hilean onartutako gomendioak. Berria - Harian   2006-03-02

1930etik «Amerikaren aurkako ekintzak» ikertzeko zenbait batzorde parlamentario osatzeaz gain [...] infiltrazio komunistaren kasuak aztertu behar zituen lehenengo batzordea sortu zen. Berria - Kultura   2006-02-05

Emakumearen Europako Batasuneko Batzorde Parlamentarioko lehendakariak. Berria - Kirola   2004-01-27

Europan izan ziren erregimen komunistek egindako krimenak salatu zituen atzo Europako Kontseiluko Asanblea Parlamentarioak. Berria - Mundua   2006-01-26

Testua «eztabaida parlamentarioari ekiteko oinarri egokia» dela argitu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Prozedura parlamentario normalari «ihes egitea» leporatu die EAJ, EA eta EBri. Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Beroaldi parlamentario batek naturaz kontra eraginiko jokaldi etenaren kumeak gara. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 36. orr.

2 parlamentuan oinarritzen dena.

Kerenskyren erregimena porrot hutsa izan zen, lastorik gabe adreiluak egiteko zereginaren zama baitzuen: hau da, gobernu parlamentarioa egitea, horretarako klase ertain sendo, gaitu, oparo eta eskarmentaturik izan gabe. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 216. orr.

Bestetik, Italiako Alderdi Sozialista Demokratikoa, Saragat zuena buru, demokrazia parlamentarioko alderdi tradizionalekin batera lan egitearen aldekoa. burgesiaren ordezkari konstituzionalistak, gehiengo handia, monarkia parlamentarioaren alde ziren. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 286. orr.

Konstituziozko estatu parlamentario bihurtzeko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 216. orr.

Ingalaterrako gerra zibilean Alderdi Parlamentarioko kidea. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 173. orr.

1848an sistema parlamentarioa ezarri zenetik, Herbehereetan egiten zen lehen erreferenduma zen atzokoa. Berria - Harian   2005-06-02

Printzipio konstituzionalak, horien artean botere konstituziogilea Nazio espainiarrari ematea, lotesleak dira eta derrigortu egiten dituzte erakunde parlamentario guztiak. Berria - Euskal Herria   2004-04-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus