Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

santifikatu, santifika, santifikatzen 1 da/du ad santutu.

Peste egunak penitentzia eginez santifikatzen. Lana zerbait arrunt eta morroi-neskameei zegokien gauzatzat hartzeko ikuspegi helenikotik aldentze iraultzaile hau ez zen ezarriko San Benediktoren Erregelak ez balu santifikatu izan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 123. orr.

Erresuma hau santifikatua geldituko da, nik maitatua, bere Fedearen araztasuna eta bere errukiaren bikaintasuna direla kausa. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 178. orr.

Ez da egintza zibila ezta erlijiosoa ere, ezpada egintza natural hutsa, legegileen arreta antzeman eta erlijioak ere santifikatu egin duena. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 59. orr.

Gainerakoek, izututa, torturak santifikaturiko haragi biluzi bati bezala behatzen zidaten. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 207. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Behin eta berriz errepikatzen da gastu soziala oso dela inproduktiboa, eragin negatiboa duela altxor preziatu bilakatu den lehiakortasun santifikatuarentzat. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 147. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus