Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garita (orobat gerita g.er.) iz zaindari etxola.

Alanbre hesiak eta kontzentrazio esparruetako garitak diruditen etxola itxiak ere badira zubiaren alde bietan. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 96. orr.

Guardiaren azkartzeko, bagoi bakotxaren gainean gerita bat altxatu dute barrandari batekin, mitralleta eskuan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 128. orr.

Konturatu zen sarrera ondoko garitaren barruan, aulki batean eserita, gizon bat zegoela. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 11. orr.

Baina garitako ertzainaren aurretik pasatzean ez zen hari galdetzen ausartu. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 13. orr.

Ikusi nuen nola hurbiltzen ari zen azkeneko bagoia, bukaeran garita bat zuen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 89. orr.

Aldaparen erdian, gaztelua, bere garita eta bere zentinela iraganda, latsarria aurkitu dut. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 152. orr.

Atalburutik pasatzean atezaina sumatu nuen bere garitako leihatilatik zelatan. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 15. orr.

Zure etxean bai, baina parlamentuko garitaren kontra ez. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 67. orr.

Luxenburgoko lorategietan jolasten aritzen nintzenean, bazen bat garita batean jesartzera joaten zena. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 36. orr.

Guardiaren azkartzeko, bagoi bakotxaren gainean gerita bat altxatu dute barrandari batekin, mitralleta eskuan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus