Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikonografia iz gai edo izaera jakin bateko irudi multzoa.

Euskaraz eskolatutakoen ikonografian geratu den irudia da: [...]. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 23. orr.

Euskal produkzio kulturalaren ikonografia (garai hartako kartelak, liburuetako portadak, pegatinak...). Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 138. orr.

Publizitatearen ikonografia berritzea eta ugaritzea lortuko zuen. Berria - Kultura   2006-03-01

Garai hartako ikonografian oinarritu da batik bat. Berria - Kultura   2006-01-11

Erdi Aroko ikonografian, "gatazkarik gogorrenetan ere, bere arimako sosegua galtzen ez duen jendaki noble eta zintzoa" adierazten omen zuen arrabioak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 103. orr.

Egia da kristau-tradizioak oro har ikonografia oparoa erakutsi duela. Panofskyk berak ere proposatu izan zuen [...] 1910eko zinema eta Erdi Aroko artea konparatzea, ulermenaren lagungarri izango zen ikonografia egonkor baten bila ari baitziren bata eta bestea. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 3. orr.

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ikonografia naziaz inguratua. Berria - Mundua   2006-02-12

Aginteak erabiltzen duen ikonografiaz baliatzen dira bestelako mezua zabaltzeko, arrazakeria, sexismoa, patriarkatua eta nazionalismoa kritikatzeko, alegia. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 62. orr.

Francis Klingender-ek Ingalaterrako artelan batzuetan lehen industria iraultzari buruz agertzen den ikonografiaz egindako azterketa aipagarria. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 176. orr.

Texas errepublika bihurtu zuen borroka AEBen ikonografiaren aldareetan izan da urteetan. Berria - Kultura   2004-04-28

Film zatarrak oso, baina modu askean eginak eta irudi eta ikonografia propiodunak. Berria - Kultura   2004-09-25

Ikonografia-unea da, eta tradiziozko kodeak (eta intentzio-kodeak, azpimarratzen du Panofskyk) ezagutzea eskatzen du. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 235. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus