Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

santo 1 kristau erlijioko Tomas eta Domingo santuak aipatzean aurrean ezartzen zaioen hitza. ik san.

Bidea, ja dakigunez, Santo Domingok idekia, hamaikagarren mendean. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 91. orr.

Santo Domingo-ren eliza tristea, uste zenuen Satanas bentzutua zenuela, eta Voltaire-k bentzutu zaitu! Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 170. orr.

Santo Tomas ez beste ikasleak bilduta zeuden "juduen beldurrez". Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 179. orr.

Santo Tomas Akinokoaren Suma handietan gorena jo zuena, jadanik iraganeko zerbait zen. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 1. orr.

Santo Tomas Villanuevakoa, gotzain jantzita, bere makulua eskuan zuela. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 140. orr.

Honela dio Santo Tomasek: [...]. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 109. orr.

Gustura ospatzen dugula Santo Tomas eguna hiri batzuetan eta Santamasak beste herri batzuetan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 488. orr.

2 ik santokristo.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

santo domingoko (16); santo domingon (19); santo domingora (14); santo domingora joan (3); santo domingoren (4); santo domingotik (5); santo tomas (53); santo tomas eguna (4); santo tomas egunean (5); santo tomas lizeoan (5); santo tomas lizeoko (3); santo tomasek (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus