Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neoklasizismo iz arte eta literatura mugimendua, antzinate klasikoko arau eta gustoetara itzultzeak ezaugarritzen duena.

Azpi-atal bana dute euskal literaturak, literatura klasikoak, neoklasizismoak, erromantizismoak, sinbolismoak eta modernismoak, besteak beste. Eta gehiago balio du oraindik, beharbada, estilo kolektiboentzat, lehendik izan diren estiloen kontra baizik ez baitira definitzen estilo bezala: neoklasizismoa rococo estiloaren kontrako erreakzio bezala, erromantizismoa klasizismoaren kontrako erreakzio bezala, eta abar. Berria - Kultura   2006-03-15

Neoklasizismoa hori zen, errorik gabeko arkitektura, tokiko ezaugarriak aintzat hartzen ez zituena. Berria - Kultura   2004-11-14

Ez da pentsatu behar, hala ere, neutroak direnik eta espiritu historiko propioa ez dutenik, Neoklasizismo berantiarraren baitan moldatutako espiritua, alegia. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 5390. orr.

Neoklasizismoak eman zigun fruitu oparoenak, doktrina-kutsuko Peru Abarka klasikoak, laburbiltzen du, elkarrizketa moduan, galeria honetan arnasten ari garen ideologia baserri zalearen muina. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus