Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parodia 1 iz norbaiten edo zerbaiten isekazko imitazioa.

Fidel izan beharraz gertaerak eta pertsonen arteko harremanak katramilatzen eta korapilatzen doazen komedia -edo melodrama baten parodia- bat da, barregarria eta serioa aldi berean. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 13. orr.

Pasarterik barregarrienak Elizako historialarien parodiak dira. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 133. orr.

Bako Jorace izena (Quintus Horatius Flaccus) Horazio poeta erromatarraren parodia da, haren oda eta epodoetan Bakori buruzko aipamen ugari aurkitzen baita. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 285. orr.

Lan osoan zehar umore gordina agertzen du eta parodia soziala egiteko trebetasuna erakusten. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 14. orr.

Ospearen aitzakiaz telezaborraren parodia gupidagabea egiteko aprobetxatzen dute La cubanakoek. Berria - Kultura   2004-04-25

Belarrien zehar-aipua arbitrarioa da, eta keinua, berriz, jatorriz, sinagogan judu prestuek trukatzen zuten agurraren parodia sakrilegoa zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 18. orr.

Aztergai konplexua da parodiarena, hitz jolasetatik metaliteraturara igarotzen dena. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 200. orr.

Egun sinalatu batean, ahalguztidunak eta aberatsenak, ezerezenari eta pobreenari, bere boterea utziko dio, parodia bidez baina, betiere erregearen noblezari propaganda herritarra egiteko xedetan. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 67. orr.

2 parodia egin ik parodiatu.

Gizon batek ezkontza plan batez eta dotearen zenbatekoaz ziharduen, eta beste batek berriz, Purimeko errabino baten parodia eginez, Torahko pasarte bat errezitatzen zuen, era guztietako interpretazio lizunak erantsiz. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 187. orr.

Queneau literatura frantsesaren erregistro, erretorika, genero eta azpigenero eta baliabideetatik abiatzen da tradizio baten parodia egiteko. Berria - Kultura   2006-03-21

Egunero egiten zen desfile honek soldaduen musika, jantzi eta jokamoldeekin ohitu zituen bertakoak [donostiarrak], eta laster hasiko ziren haien formen eta doinuen parodia egiten. Askoren artean   «Rataplan» - 18. orr.

Lotsarik gabeko artikulu satiriko bat moldatu genuen haren adierazpenen kontura, argentinarren azentuaren parodia ere eginez. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 124. orr.

Mutil gazte haiek denak senarraren parodia ari ziren egiten, pentsatu zuen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 21. orr.

· "Udak dakarrena udak daroa" delako istorioak parodia edo omenaldia egiten dio subkultura espainolaren agerpen jakin bati: udako abestiei alegia. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 226. orr.

Gay munduarekin lotutako parodiak egitea atsegin du Konigek. Berria - Kultura   2004-09-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

parodia egiten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus