Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parodiatu, parodia(tu), parodiatzen du ad parodia egin.

Moussaouik Bruce Springsteenen Born in the USA (AEBetan Jaioa) kanta ezaguna parodiatu zuen, Burn in the USA (AEBetan Erre) abestuta. Berria - Harian   2006-04-13

Gero, mila aldiz parodiatua zein erridikulizatua izan den zerbait egiten nuen: orri zuri bat hartu eta bere izena idatzi. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 34. orr.

Umeak, eliza zabalik ikusirik, atarian jarrita zeuden ahots gorarik kantari, eskarnioz eta algara handitan parodiatuz meza eta bezperak, aldareko apeza eta koruko txantreak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 170. orr.

Arestiren poemak menditik ebanjelio berria predikatzera jaisten den profeta parodiatzen du. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 14. orr.

1980ko hamarkadan, dagoeneko, Andres Nagelek Oteizaren "Kutxa Metafisikoak" ederki parodiatu zituen, basapiztien irudiak barne zituela egindako kaiolekin. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus