Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

santujale (orobat santu-jale g.er., saindujale g.er. eta saindu-jale g.er.) 1 iz adkor elizkoia.

Txinpartak erauzi genizkionan bizitzari... santujale hura azaldu zen arte. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 40. orr.

-Nik pixa egingo diat San Nikolaseko ur bedeinkatuaren ontzira, hartara santujaleek nire pixaz egin dezaten aitaren! Horra Ruche jaun paganoa santujale bihurtua! Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 17. orr.

Bileran atera zen gaia: lehendik ere bagenuela eskarmentua, eta infiltratuak egon zitezkeela organizazioan; santujale asko. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 13. orr.

Santujale infiltratuak harrapatzeko bilabide aproposa erakutsi nahi zigula. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 17. orr.

Mikeren lehengusina zen, begitarte xamurrekoa, santujale eredugarria itxuraz, baina, gero ikusi genuenez, batere inbidiarik ez zien Frantziako XVIII. mendeko moja haragi-gose haiei. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 119. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Irakasle betaurrekodun bat, ezkondua, santujale aurpegikoa eta alderdi kontserbadorearen jarraitzaile esanekoa. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 39. orr.

Izan ere, formaltxo, santujale eta ikastun fama ondo irabazia neukan. Iban Zaldua   «Traizioak» - 41. orr.

3 (izenondo gisa)

Tirano fanatiko horietako bat, besteei arauak eta legeak ezarri zalea, astopito santujale bat. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 92. orr.

Moral burgesaren aszetismo santujaleari aurre egiteko asmoz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 42. orr.

Gizarte zapaltzaile eta santujale hari mingarrienak zitzaizkion arloetan gauzatzen du bere apurketa-lana: sexuaren eta erlijioaren arloetan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 55. orr.

Mezatakoa! ez nuen sekula ulertu izan Estepanen santujale joera hura. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus