Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neokontserbadore (orobat neo-kontserbadore) 1 izond neokontserbadurismoan oinarritzen dena.

Haren programa neokontserbadorea gogokoa zaie iparramerikar gehienei. Berria - Mundua   2004-11-06

Auzune aberatsenetako burgesiak, patronalak, CTV sindikatuak -seguru asko, Amerikan dagoen ustelduenak-, eta masa-hedabide handienek osatu zuten aliantza neokontserbadorea. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 40. orr.

Jonah Goldberg kazetari neokontserbadoreak Gobernuaren auzi garrantzitsuak kritikatu ditu. Berria - Mundua   2006-02-16

Zuzendaria, esaterako, Barry Blechman neokontserbadorea da. Berria - Mundua   2004-05-23

2 (izen gisa)

Neokontserbadoreak, 1970eko hamarkadatik, AEBetako gizartea giro zapaltzaile eta autoritarioago baterantz bultzatzen saiatu dira, beraiek 'Demokraziaren Krisia' deitzen dutenari aurre egin ahal izateko. Berria - Mundua   2006-03-10

Neokontserbadoreek babestutako Txalabiren ordez CIAko kolaboratzaile Iad Alaui jarri zuen boterean. Berria - Harian   2005-01-29

FBIk kontra-ikerketa abia dezala eskatuta, Pentagonoko neokontserbadoreen gainbehera eragin dezake CIAk. Berria - Mundua   2004-05-26

Gobernuaren aldekoa eta neokontserbadoreen ideologoen ahotsa bilakatu den egunkaria. Berria - Mundua   2004-05-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus